Ba hementxe dituzue ze gehigarri erabiltze dituten ordenagailuan Firefoxen erosogo nabigatzeko:
- Consent-O-Matic, cookiei automatikoki ezetz esateko: https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/consent-o-matic
- Datraolat, traolen ostean banaketa-karaktere bat gehitzeko, atzizkiak dotore erabiltzeko: https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/datraolat/
- Privacy Badger, aztarnariak automatikoki blokeatzeko: https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/privacy-badger17/
- uBlock Origin, iragarkiak blokeatzeko: https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/ublock-origin/
- HTTPS Everywhere, beti ere HTTPS enkriptatzea erabiltzeko (badirudi ya ez dola eskuragarri)
- Snowflake, beste batzuei interneteko zentsurari aurre iten laguntzeko, zure ordenagailua aldi baterako VPN gisa erabili dezaten: https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/torproject-snowflake/
@porru Kaixo, mugikorreko firefox-en ezin dut, gehigarrien biltegia topatu 🤷
@AVU_Osoro nik ideiaik ez mugikorrekoaz. @desertoreak igual
@porru @AVU_Osoro oso erraza da: Menua -> Ezarpenak -> Gehigarriak. Baina kontutan hartu mugikorreko bertsioan ezin direla gehigarri guztiak instalatu. 😔
@AVU_Osoro
@desertorea Irakurri nuenez etorkizunean posible izango da gehigarri gehiago instalatzea. Oker ez banago Firefox Betan dagodneko badago aukera gehigarrien dendatik bateragarria den edozein instalatzeko. Bertsio egonkorrean Mozillak ofizialki onartutakoak bakarrik daude. Itxoitra tokatzen da, baina iritsiko dira beraz!