@ekaitz_zarraga
@Tolosa
Barkatu sartzea, baina niri ere ez zait egokia iruditzen zure lehenengo mezua. Norbaiten lana eta profesionaltasuna zalantzan jartzen ari zara... Niri behintzat min egingo lidake horrelako zerbait irakurtzeak.
Intentzioa ona izango zen, ez dut zalantzan jartzen, baina gauzak beste modu batera esan daitezke...
@ekaitz_zarraga
@Tolosa
Eta Xiterren aitzakiak ez du balio... lehenago ere irakurri dut, eta batenbatek noizbait esan dit ere. Eta pixkat haserratzen nau egia esan.
Mastodonen egoteak ez du esan nahi mezu guztiak modu positiboan interpretatu behar ditugunik. Eta are gutxiago guk esandakoa besteek beti ondo hartuko dutela suposatu behar dugunik. Hemen ere hitzak zaindu behar dira inor ez mintzeko 😆
@Hitz_zentroa