@ekaitz_zarraga
Lehenengo, ez gaitezen haserretu, ados? 🤗
Zure mezuetan "hau kk bat da, zuk ez dakizu, nik egingo dut ondo" interpretatu dut. Soft librearen munduan nahikoa zabaldu den jarrera. Beno, beharbada "egingo dut" baino "esango dizut" izaten da normalean.
Ziur ez zela zure asmoa, eta hotzean pentsatuta, uste dut (hemendik ezagutzen zaitudan gutxitik) ez zarela horrelakoa.
Twitterren erreferentziak piztu nau, aurretik izan ditudan beste eztabaida batzuekin lotuta.
@Tolosa
@ekaitz_zarraga
Dena dela, nire uste apalean "arazo larriak" eta "profesionalki" ez ziren hitz egokiak. Are gutxiago kodea "oso txarra" dela esatea.
Profesionalarekin ulertu dut beraiena ez zela profesionala esaten ari zinela. Gaztelerazkoan gehitu duzun oharrean ulertzen dut ordainpeko lanaz ari zinela.
Ze kode bat izan daiteke txarra baina profesionala. Helburu eta baliabideen arabera.
@Tolosa