@Aitzol @argia @wikipedia @somconnexio @izarkom bai, hala da. Lizentzia hori ez da librea, ez dago irudi honen alde berdean, NC klausula duelako, hau da, erabilera komertzial guztiak debekatzen dituelako:
eu.wikipedia.org/wiki/Creative

Izarkomeko bezero bezala NC horren arrazoia jakin nahiko nuke.

Argiakoa ere banaiz, eta informazioa ekoizten duen proiektu oso bat lizentzia librea erabiliz bideragarria bada (baita @berria_bot egunkaria ere), zergatik ezin du Izarkomek gida bat libre argitaratu?

Jarraitu

@txopi
@Aitzol @argia @wikipedia @somconnexio @izarkom @berria_bot Kuriositatez, Som Conexioren gida begiratzera joan naiz, eta Izarkomekoaren lizentzia berbera duela ikusi dut (CC-BY-NC-SA). Lan deribatua dela esango nuke. Izan ere, Izarkomekoaren bukaeran aipatzen da bestean oinarritzen dela, eta itxura batean atal batzuk antzekoak dituztr. Beraz, ulertzen dut lizentzia errespetatzera behartuta daudela.

@galaipa @txopi @Aitzol @argia @wikipedia @somconnexio @izarkom @berria_bot

Richard Stallman jauna honi buruz hitz egiten: lists.gnu.org/archive/html/ema

Baina bai, baliteke izarkomek nahikoa izatea deribatu batekin. Itzulpen literala uste dut deribatua ere dela ezta? (ez dut somconenexiona ikusi). Beste bat idatzi beharko lukete bestela. Ulertzen dut izarkomek aurrekontuetan/langileetan/bazkideetan motz dabiltzala eta ezin dutela denbora edo dirua horretan eman? "Antza S.L.A" horren errua akaso?

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea