Negu hurbilak ikustetik gatoz: agian oraindik digeritu egin behar dudalako izango da, baina lehen inpresio moduan esango dut ez dudala ezer ulertu.

@desertorea
Zinematik atera berri, eta fedibertsoan pelikulari buruzko iritzi bila.

Nik ere ezer gutxi ulertu dut. Eta bukaerak jokoz kanpo utzi nau 😅

@galaipa @desertorea pentsatzen dut pelikula egin dutenen helburu nagusia egoera horiek ezagutzen ez dituztenei haien berri ematea zela, eta agian horrek azal dezakeela ezer ez ulertzearen sentsazioa (nik ere mezu zehatzago baten falta sentitu nuen). Kontuan hartuta aktore gehienak amateurrak direla, dokumental baten antzera interpretatu daiteke filma. Spoilerrik egin gabe, ulertzen dut pelikularen amaierak neguaren amaiera sinbolizatzen duela, "euskal gatazka" deitutakoaren amaierarekin lotuta.

@galaipa @XabierSoto epiko gisa pentsa dezakezunaren atzean, gehienetan, itxaronaldiak izaten direla? Baina nik uste dut hori ez dela nahikoa ordu eta erdiko filmari eusteko. Irudiek ere ez dute laguntzen (niri planoak nahiko lauak iruditu zitzaizkidan, ez zidaten inolako sentsaziorik eragiten), eta elkarrizketak ez du zer esanik. Zerbait artistikoa bezala ere... ez dakit.

Ez dute zerikusirik, baina ez dakit zergatik La Chinoise eta Ama Lur hainbatetan gogoratu nituen, baina txarrerako.

@galaipa @XabierSoto hori esanda, onartzen dut ez dudala zinemari buruzko ideiarik ere, eta agian zinemaz ulertzen duten pertsonentzat apurtzailea eta erakargarria izan daitekeela... 😅

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea