Interneten bilatzen aritu naiz eta ez dot desberdintasun nabarmenik topatu Keepass eta KeepassXCren artean. Interfaze, plugin eta halakotaz aparte, ezberdintasun esanguratsuena KeePassXC Linux sistemetan modu errazago edo optimoago baten exekutatu daitekela. Norbaitek beste ezberdintasun garrantzitsuren bat ezagutzen du?
@hackituria
Keepass C#en dago idatzita, eta Microsoften .Net framework pribatiboa behar du exekutatzeko. Beraz esan daiteke KeepassXC libreagoa dela. Uste dut "mono"-rekin ere badabilela, baina bueno.
Niri horrela saldu zidaten bien artean aukeratzea tokatu zitzaidanean. Orain KeepassXC erabiltzaile zoriontsua naiz jeje
@galaipa @galaipa hoorela dala dirudi, irakurri dodanagatik. Orainarte laneko ordenagailuan KeePass erabiltzen ari naiz arazo gabe, baina arrazoi dozu, KeePassXC aukera libreagoa da.