Ea ba... ulertzen dut artistek bizi behar dutela, eta ulertzen dut hau ez dela artea, txurreria bat dela.
Baina egin nahi nuen froga, emaitzak ikusteko. Eta euskaraz uste baino askoz hobeto egiten du.
https://suno.com/song/2199a2d3-1e9c-4afe-89ab-f651e0da494b
@theklan @galaipa @joxe Uste dut bestean, Xabi Ezpeletak egin duen horretan, sistemak audioa ere kontuan hartzen duela. https://sustatu.eus/1713275681 Baleafunken ipini duen horretan, behintzat "Kalera kalera" Ruper Ordorikaren ahotsean atera da, "Marinelaren bakardadea" Pirritx eta Porrotx estiloan, eta "Itsasontzi baten" Niko Etxart / MInxoriak bezala. 😂
@galaipa @joxe eman ahal diozu abestiaren letra edo eskatu sortzeko zerbait (kasu horretan ingelesez egiten du) eta musika estiloa. Bi sortzen dizkizu bakoitzean.