Gipuzkoako aldirien zerbitzua k (RENFE) azken urteetan lanak eta atzerapenak medio, iada ez da aukera egoki bat pertsona askorentzat.
Hori gutxi ez eta Donostia-Beasain tartean lan berriak. Lan hauek noiz hasiko diren eman du irratiak, noiz arte izango diren, auskalo.
Ez dakit lanak bukatzean, aldiriek bere prestigioa berreskuratuko duten, naiz eskuduntza EAEk izan.

@AVU_Osoro Esan diatenez, egun dexente eon da Irun-Andoain tartea guztiz moztuta, ta datozen hilabeteetan (!!!!) orduan behin eongoia trenak. Zeba, ezin jakin. Susmoa, Astigarragan eraikitzen ai dian AHTan geltokia ta inguruko obrak

Lotxagarria da, ta nike eztakit berreskuratukoteun ospe ona

@porru @AVU_Osoro
Hilabeteak? Gaintxurizketan zer gertatu zen ikusita inork ezin du aurreratu zer gertatuko den. 😵‍💫😵‍💫

@porru @AVU_Osoro
Nire apostua dena batera bukatuko dutela, 2 urte edo bi urte eta erdi. 😕

@Alexiturbe @porru Buff!!!
Gaintxurizketakoa 10 urtebizango direla uste dut, (Ander Izagirreri irakurri nion.)

@Alexiturbe Ez dakit, aspaldian ez dut erabili, ez dakit zertan den zerbitzua, orain gutxi arte Lezon bukatzen zuten tren askok.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea