Gaur estafatu nahi izan didate WhatsApp bitartez eta hau izan da gure elkarrizketa

@mireiaisturitz Jajaja, zelako ona... " funeraria santa lucia, su muerte nuestra alegria". Nik duela gutxi ere IA berberarekin aritu naiz. Intsistitu zuen, baina azkenean aspertu zen... 🤣

@desertorea @txikillana justu funeraria Santa Lucíaren esaldia interneten aurkitu nuen, pilo bat daude, hemen uzten dizuet bideoa barre pixka bat egiteko😂😂

Jarraitu

@mireiaisturitz @desertorea @txikillana eta berez zer lortu nahi dute mezu horiekin? 🤔 Iruzurra, baina ze bidetatik?

@galaipa @desertorea @txikillana lana eskaintzen dizuten momentuan bertan, interesa erakutsiz gero, eskatzen dizutena da zure kontu korrontea ematea lortzen duzun dirua jasotzeko, behin zure kontua edukita edozer gauza egiten dute😅

@mireiaisturitz @galaipa @txikillana haietaz fidatzen zarenean eta "funtzionatzen duela" ikusten duzunean, Telegrameko talde pribatuetara gonbidatzen zaituzte harpidetzarekin, irakurri dudanez 30, 100 eta 1000 eurokoak... gero, noski, existitzeari uzten diote.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea