"Pereza" gora ta "pereza" behera, hitz egokigo ta ulergarrigo bat bururatu det: erosokeria

Adibidez: "puf, eztakit, erosokeriak jota nabil"

@porru
Nagia edo nagikeria zerabiltzaat neuk, baina erosokeria ere adierazgarria duk.

Jarraitu

@kilkerra
@porru Niri kontextu batzuetarako galbana ere gustatzen zait.

Bide batez, orain deskubritu dut gazteleraz ere hala dela. Uste nuen euskara (bakarrik) zela.

@galaipa @kilkerra

Nik galbana're erabili izan det, gaztegotan. Ta gazteleraz, ez da egualdiakin lotutako sentsazio bat??

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea