Ba oraintxe konturatu naiz, duela lau urte baino zertxobait gehixeago #Ubuntu|ren ordez #Manjaro instalatu nuela.

Manjaro, gozatu erraztasuna! #GNU #Linux

@porru @desertorea ubuntu eta manjaro arteko desberdintasuna zein da? "opariaren kanpoko papera" (badakit ez dela oso tknikoa izan baina ulertzea espero dut)

@AVU_Osoro @desertorea ez da itxura bakarrik. Bereizgarrina zea da, Manjaron eguneraketak maizago daudela ta hortaz programen azken bertsioak seitun erabili ditzakezula, ta Ubuntun denboa gehio itxoin behar izate da

@porru @AVU_Osoro niretzat garrantzitsuena da Manjaro "Rolling Release" dela. Horrek esan nahi du ez dagoela bertsiorik Ubuntun edo antzeko banaketetan bezala es.wikipedia.org/wiki/Liberaci

Jarraitu

@desertorea
@porru @AVU_Osoro Niretzat hori da Manjaroren okerrena!! 🫠🤣 nire buruan eguneraketak == zerbait puskatzeko aukera == estresa. Zenbat eta eguneraketa gutxiago lasaiago bizi naiz (segurtasunekoak salbu). Horregatik, maite dut maite Debian Stable.

Hori bai, jokatzeko Manjaro erabiltzen dut, ze horretarako ezinbestekoa da azken eguneraketak azkar jasotzea.

@galaipa @porru @AVU_Osoro ez zintudan hain pertsona kontserbadoretzat jotzen. 🤪🤪

Nire kasuan, Debian stable zerbitzarientzat bakarrik, Manjaro baino lehen testing ordenagailu pertsonaletan.

Baina bai, ulertzen dut zer diozun. Dena den, uste dut bertsioa ez izozteak eguneratze guztiak batera ateratzeko, asko laguntzen duela eguneratzeak traumatikoak izan ez daitezen.

@galaipa @desertorea @porru @AVU_Osoro Nik ezagutzen dudan "rolling release" egonkorrena Void Linux da eta harrituta nago horrekin. Jendeak ez du gezurra esaten. egonkorrena da egia izateko, baina egia da. Ez zait inoiz ezer puskatu, hilabeteak utzi dezakezu ordenagailua eguneratu gabe eta arazorik gabe eguneratu (GB jaitsiera handiarekin, hori bai). Eta arazoak badaude, egun batean edo bitan konpontzen dute eguneraketa bidez (behin bakarrik gertatu zait 4 urtetan).

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea