Jarraitu

@Yeray
@birasuegi @jimakker Townscaper nork euskaratu zuen misterioa da gainera. Game Erauntsitik garatzaileari galdetu genion, eta berak ere ez zekien zehazki...

Esan zigunez online kalkulu orri batean testu guzti jarri, eta jokoa itzultzeko laguntza eskatu zuen Xitter bidez. Hizkuntza handien zutabeak sortu zituen, baina antza norbaitek Euskara gehitu zuen. Eta horrela jokora gehitzea erabaki zuen.

cc @gamerauntsia horrelako zerbait zen, ezta? 🤭

@galaipa @Yeray @birasuegi @jimakker halaxe da, bai. Nahi zuenak bere hizkuntza gehitzeko aukera eskaini zuen, eta pertsona misteriotsua euskaratzera animatu zen.

Game Erauntsiatik zuzenketatxo batzuk egiteko eskatu genion garatzaileari, eta horiek ere onartu zituen azkenean!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea