Azken bi hilabeteetan egindako argazkiak ordenatzen eta segurtasun kopiak egiten.

Laster igoko ditut batzuk handik eta hemendik.

Zuek nola egiten duzue segurtasun kopiena? Aspaldi galdu nituen urteetako argazkiak, disko gogor bat hautsi zitzaidalako... baina orain terak gorde behar ditut leku batean baino gehiagotan... eta beldur naiz etorkizunean dena galduko dela berriro ere.

Jarraitu

@theklan
Nik Restic izeneko softwarea erabiltzen dut, eta pozik.

Kopiak bikoiztuta. Alde batetik, disko gogor normal batean. Eta bestetik Backblaze izeneko zerbitzuan (6€/tb/hil).

@galaipa ez dakit... prezio horregatik disko gogor bat eros dezaket urtean.

@theklan
Bai, baina segurtasun kopien 3-2-1 araua bete nahi izatekotan disko gogorrarekin leku batetik bestera bueltaka ibili behar zara...

3-2-1:
- Datuen 3 kopia: jatorrizkoa + 2
- Gutxienez 2 gordetze euskarri motatan (arau hau zaharkituta geratu da...)
- Kopia 1 besteengandik fisikoki urruti

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea