Makiña bat herrittako jaixak ezagutzen dittudaz, baiña iñun be ez dot ikusi Lekitton programia eskuratzeko egoten dan PSIKOSISA. Noiz banatuko dan iragartzen da (ebento bat balitza legez) eta jentia kolan zain egoten da (merkealdixen lehelengo egunian legez). Zergaittik ete? Frankon denporan programa-razionamendua egongo zan? Garai baten gitxi etarako ziran, eta laster agortu? OHARRA: juan dan 20 urtietan, jaixetan zihar programa bat eskuratzeko arazorik ez dot ezagutu nik. #sanantolinak24
@kakapo
@txikillana Gezurra badirudi ere, batzuek edukiari baino garrantzi handiagoa ematen diote programaren itxurari edo paperaren gramajeari...
Ez dakit oso ondo ze magia duen programak. Uste dut pertsona batzuentzat (batez ere adinekoak) programa irakurtzea festak bizitzeko modu bat dela. Asko edo batere atera ez arren egunero egunerokoa irakurtzeko momentutxoa. Norberaren herrian gauzak egiten direnaren harrotasuna ere. Eta kolekzionismoa ere hor dago (ni azken talde honetan jeje).
@galaipa @txikillana bai, friki momentuak egon behar dira beti ere.