Esan gabe doa nire ustez azterketa hau okerra dela eta alde egin nahi duten lankideak zuzen daudela. Nolanahi ere ulertu dezaket bere ikuspuntua eta kasik sumindura, ez pentsa.
Baina Mastodonen aurka argudiatzea, X-en borroka ideologikoa egin daitekeela aditzera emanez, nire uste apalean, begietan benda jartzea eta X-eko errealitatea nahita ukatzea da https://ctxt.es/es/20240901/Firmas/47377/Gerardo-Tece-debate-abandonar-Twitter-pocilga-Elon-Musk.htm
@desertorea "nada de lo que allí se diga o haga en este momento ejerce ninguna influencia en el debate público."
Hau gezurra da, eta ganera ez da egia.
@txerren @desertorea Doluaren lehen faseetan dago oraindik 😅
@birasuegi @txerren @desertorea barka elkarrizketan sartzea, baina ezin diot mihiari kosk egin. Nik uste aldagai garrantzitsua dela ikustea nor den gaur egun den hori Twitterri esker. Hainbat kazetari edota bestelako kultur eragileri mesede egin zien sareak, edo ondo erabiltzen asmatu zuten. Hori berez ez da txarra, jakina, baina uste dut X uzteko tristuran statusa galtzeko barne beldur bat badela.
@barberenea @birasuegi @txerren @desertorea nik galdera bat egiteko aprobetxatuko dut aukera. Azken egunotan kazetari eta ekologismoarekin lotutako dibulgatzaile dezente sartu dira hemen. Poz handia eman dit, eta tentazioa dut haien argitalpenei gutxienez 'gogoko' emateko, irakurriak direla-edo ikus dezaten; ez dezatela sentitu hutsari idazten ari zaiela.
Edo like-en dinamikan erortzea da? Horri buruzko gogoetarik?
@barberenea
@trikutik @birasuegi @txerren @desertorea
Nik uste hemengo likek desberdintasun handi bat dutela: zure jarratzailei ez zaizkie zuk like emandako mezuak beren denbora lerrotan agertzen (edo bai, baina ez zuk like eman diezulako). Edo "zu aipatzen zaituzten mezu honi like eman diote" estilokoak. Eta horrek nire ustez dezente aldatzen du kontua. Gehiago da mezua bidali duenaren eta zure arteko zerbait.
@galaipa han ez naiz inoiz ibili egia esan, baina alde nabaria dago, bai. @barberenea @birasuegi @txerren @desertorea Gogoeta estimatuak!
@barberenea
@trikutik @birasuegi @txerren @desertorea eta pentsatzen jarrita beste bi:
- Bezero batzuek ez dute like kopurua erakusten mezuan sartzen ez bazara (Fedilabek adibidez)
- Besteen mezuetan, zurekin federatu gabeko zerbitzarietako kontuen likeak ez dituzu ikusten. Euskaraz ez du asko aldatzen kontua, baina beste hizkuntzetan gehiago.
Nik uste ezaugarri horiek desberdin egin dituela Xiterrekoekin alderatuz. Ez?