Hemengo norbait joango da #bilbo -ko #makerfaire -ra?
Ostiralean da, Artiach-eko lantegi zaharrean.
Ni lagun batekin hurbiltzen saiatuko naiz, baina bilera bat dut unibertsitatean eguerdian :)
@crashlogger
Bizpahiru aldiz edo joan naiz, baina azken aldiko oroitzapen txarra dut (2018an edo?). Lagun batzuk (kostata) konbentzitu nituen joateko, eta ez dut gogoratzen oso ondo zergatik, baina ez zitzaigun asko gustatu. Gauza gutxi edo zegoen...
Gainera euri eguna zen, eta euritakorik gabe, oinez, eta erdi galduta txirriatuta bukatu genuen 🤣
Dena dela, eskuragi banu gustora joango nintzateke berriro. Maker mundutik aldenduta nabil baina...
@crashlogger
Webgunean nabil eta ez dut aurtengo programa aurkitzen 😅
@galaipa Izena emateko galdetegiaren sarreran dago stand-en zerrenda... ez da oso leku aproposa honetarako!
@galaipa Egia esanda aurtengo aurkezpenen artean bakarrik bi nituen buruan (bizikletarako keinukari-motxila bat eta plotter berezi bat), beste guztia nire gustoetatik kanpo zegoen.
Webguneko bideoen artean oso gauza politak dituzte aurreko urteen inguruan (drone lasterketak adibidez!) baina aurtengoa flojutxoa zirudien halako gauzetan.
Ulertzen dut umeentzat prestatu nahi dutela, baina umeak ez dira tuntunak bez... gauza deigarriak maker zein ingeniarientzat ere dira deigarriak umeentzat!