@crashlogger
Nik ere Thinkpad bat daukat, eta orokorrean oso pozik banago ere, materiala ez zait batere gustatzen. Behatz markak berehala agertzen dira, eta ez dago modurik (edo nik ez dut aurkitu) ondo garbitzeko...
@crashlogger
Agian modeloaren arabera materiala pixka bat aldatzen da edo... Nirea t14 da.
Ez dut ia ikutzen (kanpoko xagua, teklatua eta pantaila erabiltzen ditut gehienetan) .Eta hala ere markaz beteta beti.
@galaipa Ziurrenik bertsio berriagoetan materialak ezberdina da, bai.
Nire inguruko (beste ikasleak, nire neskalaguna, irakasleak, aita...) guztiak 470-495 motatakoak dira (beno, eta T570 bat) eta nire 490-ren material berbera dute.
Dirudienez, hauek ere ez dira "enshittification"etik salbatu :(
T480 osteko guztiek bateria barruan eta finkoa dute, RAM-aren erdia soldaturik dator... Apur bat tristea egia esan.
@galaipa Beste ildo baten... Zlzelan doa T14a? 10. Belaunaldiko intelak dituzte edo?
Pentsatu nuen halako bat erostea T490-ren ordez, baina nire aurrekontutik eskapatzen ziren gehiengoa.
Nirea i5-8365U bat du eta oraingoz sobera doa (PUZ hori nire makina nagusiaren i7-7700HQ baino hobea da pikotan eta potentziaren 1/3 erabiliz! Sorginkeria dirudi!), baina dirua dudanean hobea den bat gustatuko litzaidake :)
@crashlogger
Bateriarena eta RAMarena kk bat da bai. Eta karkasa ere ez da batere erosoa irekitzeko. RAM gehiago jartzeko ireki nuen, eta prozesuan bi pestaña hautsi nizkion... eta hori tresna aproposak erabili eta horrelako lanetan esperientzia pixkat bat badudala... asko haserretu ninduen egia esan jaja.
@crashlogger
Nireak 11.en belaunaldikoa dauka (begiratu behar izan dut). Egia esan ez dakit konparatzen, edo zein ona den esaten 😅😅
Errendimenduarekin oso pozik nago, eta esango nuke kaña dezente ematen diodala. Baina ezin dizut asko gehiago esan😅
Intel beharrean AMDduna erosi nahi nuen (tradizio kontua besterik ez), baina momentu horretan ez zegoen stockean eta intelera jo nuen.
@galaipa Jolin, neureari (T490) hatz markak sudadera maukarekin kentzen dizkiot eta guztiz desagertzen dira, arraro samarra
Egia esanda askoren partez entzun dut gauza hori bera... baina nik ez dut bizi!