@txerren linuxen ezin da Adobeko hori erabili eta ordezkoa erabiltzen dut nik. Utzi begiratzen eta zerbait esango dizut.
@gontxatorre
@txerren Calibren ACSM plugina erabili daiteke Adobekoaren ordez (badaezpada baliozko ezer ez daukan kontu batekin...)
@galaipa @gontxatorre eskerrik asko bixori!
@gontxatorre
@txerren Hori bai, plugin horrekin Adoberen programa instalatzea ekiditen duzu, baina oraindik irakurgailua Adoberekin bateragarria izatea beharko duzu.
Hala ez bada, deDRM plugina erabil dezakezu "epub garbia" lortzeko. Eta niri behintzat kosta zitzaidan martxan jartzea... eta ez dakit beti funtzionatzen duen. CasaDelLibro eta Kobokoekin askotan erabili dut, baina liburutegikoekin ez dut probatu.
Nahiko abentura da...
@galaipa ez naiz lortzen ari ACSM plugina instalatzea. Tutorialean dio "Calibreko ezarpenetatik erraz egin daiteke"ela, baina ez naiz gai @gontxatorre
Githubetik .zip pakete bat jaitsi dut eta hori eskuz instalatzen saiatu, baina Calibrek ez dit uzten.
@txerren
@gontxatorre Ezarpenak -> Pluginak -> Lortu gehigarri berriak -> Filter by name, eta bertan DeACSM bilatuta ez zaizu agertzen? Eskuz ezer deskargatu gabe
@galaipa eskerrik asko Bingen, lortu dut deACSM eta DeDRM pluginak instalatu eta epub "garbi" bat sortzea baina oraindik ez dut lortu hau erakurgailura bidaltzerik lortu. @gontxatorre
Egia esan piska bat etsigarria da altura hauetan honela ibili beharra...
@txerren
@gontxatorre Agian lortu duzun epuba ez da deDRMetik pasa, eta oraindik zifratuta dago?
Nik ondorengoa egiten dut :
- Acsm fitxategia Calibrerekin ireki. deACSMek zifratutako epuba lortuko dizu.
- Eskuineko klik eta epuba ordenagailuan gorde.
- Liburua liburutegitik ezabatu.
- Liburua gehitu epub fitxategitik.
- Momentu horretan deDRM exekutatzen da eta zifrakera puskatzen du.
Logika askorik ez du, baina bestela nik behintzat ez dut lortu bi pluginekin elkarrekin lan egitea.