Kriston poza, eliburutegian Jon Gerediagaren Zeru-lurren liburua maileguan har dezakedala ikustean

Kriston bajoia, irakurtzeko Adoberen ez dakit zertan kontua sortu eta Adoberen ez dakit zer instalatu behar dudala jakitean.

@txerren linuxen ezin da Adobeko hori erabili eta ordezkoa erabiltzen dut nik. Utzi begiratzen eta zerbait esango dizut.

@gontxatorre
@txerren Calibren ACSM plugina erabili daiteke Adobekoaren ordez (badaezpada baliozko ezer ez daukan kontu batekin...)

@gontxatorre
@txerren Hori bai, plugin horrekin Adoberen programa instalatzea ekiditen duzu, baina oraindik irakurgailua Adoberekin bateragarria izatea beharko duzu.

Hala ez bada, deDRM plugina erabil dezakezu "epub garbia" lortzeko. Eta niri behintzat kosta zitzaidan martxan jartzea... eta ez dakit beti funtzionatzen duen. CasaDelLibro eta Kobokoekin askotan erabili dut, baina liburutegikoekin ez dut probatu.

Nahiko abentura da...

@galaipa ez naiz lortzen ari ACSM plugina instalatzea. Tutorialean dio "Calibreko ezarpenetatik erraz egin daiteke"ela, baina ez naiz gai @gontxatorre

Githubetik .zip pakete bat jaitsi dut eta hori eskuz instalatzen saiatu, baina Calibrek ez dit uzten.

@txerren
@gontxatorre Ezarpenak -> Pluginak -> Lortu gehigarri berriak -> Filter by name, eta bertan DeACSM bilatuta ez zaizu agertzen? Eskuz ezer deskargatu gabe

@galaipa eskerrik asko Bingen, lortu dut deACSM eta DeDRM pluginak instalatu eta epub "garbi" bat sortzea baina oraindik ez dut lortu hau erakurgailura bidaltzerik lortu. @gontxatorre

Egia esan piska bat etsigarria da altura hauetan honela ibili beharra...

@galaipa @gontxatorre keba, lortu dut epuba erakurgailura bidaltzea baina ez du irakurtzen.

Great job, eliburutegia. Txalo bero bat benetan.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea