@mikelgs ala omen da, gailu bakoitzeko ordaintzen da. ("lehen behintzat ala zen" 5 urte ostalaritza utzi zuuela)
@AVU_Osoro @galaipa baina nola da posible! Bezeroek beren etxeetan ere ikusten dituzte (ordaindu gabe) TVE moduko kanalak!!
Izatekotan, beraien eskeman betiere, telebista (edo irrati) kateak ordaindu beharko luke, audientziaren arabera? Tabernei kobratzea Erdi Aroko zerga kobraketa modukoa iruditzen zait. Aipatu dudan tabernara tipo bat joan omen zitzaien, ireki zutenean, kalkulua egitera. 😤
@soma
@mikelgs @AVU_Osoro Nik SGAE aipatu dut, baina espekulazioa zen e!
Baina badakit horrelako zentzugabekeriak egiten dituztela.
Adibidez, herriko festetan udalek SGAEri ordaindu behar diote plazako musikagatik. Nahiz eta, noski, musika taldeei (hau da egileei) jotzeagatik ordaindu!
@galaipa @soma @mikelgs @AVU_Osoro Suposatzen da holakoetan eurek bidali behar dutela zerrenda bat: 'abesti hau et hau eta hau SGAEren errepertoriokoak dira, eta beraz horrenbeste zor duzue'. Baina horretarako ikuskatzaileak bidali beharko lituzkete ekitaldi guztietara eta ez da errentagarria, noski. Orduan, ba ekitaldiaren tamainaren araberako tarifa estandar batzuk dituzte, eta hori: ados ez bazaude, epaitegira.
@galaipa @soma @mikelgs @AVU_Osoro tabernetakoa ere hala da. Noizean behin pasatzen da ikuskari bat: "zazpi bozgorailu eta bi telebista dauzkazu. 300 euro dira, eskerrik asko".
@galaipa @soma @mikelgs @AVU_Osoro Eta hori SGAE, egile eskubideen bueltan. Badira antzeko beste batzuk ere, interpreteen eskubideak eta ez dakit zer...
@galaipa @soma @mikelgs @AVU_Osoro Ez dakit zer lege korapilotsu dago hor tartean, SGAEri ematen diona eskubidea kobratzeko, EGILEAK NAHI ZEIN NAHI EZ. Guri gertatu izan zaigu SGAEN ez dagoen herriko musikari batek Euskara Elkartearen jai batean kontzertua ematea debalde (inork ez zuen ezer kobratu. Ez berak, ez elkarteak, ez inork), eta handik aste batzuetara SGAEren mezua jaiaren kartelarekin eta '100€ zor diguzue. Gure online plataformatik ordain dezakezue azkar ets eroso, edo epaitegira jo'.