Diario de Navarrak etxez etxe doan banatuko duten Haranarte hilabetekaria abiatu du. Nafarroako iparraldeko berri lokaletan zentratuko da.
Euskaraz eta gazteleraz (berri batzuk batean eta besteak bestean). Aurkezpenean dio euskara bertako jendearen identitatearen parte garrantzitsua dela, eta horregatik hilabetekarian ere pisu nabarmena izango duela.
Diario de Navarrak. Ez dut ezer ulertzen 😅
@Txillar
Ostras, gure etxean utzitakoan portada desberdina da, eta berri nagusia euskaraz zegoen. Ez dut gogoratzen zehazki, baina gainera beste berri batzuk zeuden ziur. Agian eskualdearen arabera aldatzen dute?
Sua pizteko erabili dugu, eta dagoeneko ez daukat 😅
Aurkezpen artikuluaren argazkia bidaltzerik bai?
@joxe @galaipa @Txillar
Argazki horretako Haranarte Ultzamaldeko etxeetara iritsi dena da. Gurean bi hizkuntzetan dator baina gaztelerak pisu gehixeago du.
Nire iritziz ez da kasualitatea euskaraz bizi garen edo bizi nahi dugunon etxeetara sartzeko hautu kontzientea egin izana. Nafarroan edo Iruñerrian egindako zerbait balitz positibotzat joko nuke; hau, ordea, estrategikoa da, gure sukaldeetan gaztelera sartzeko palanka-lana. Nik uste. 😅
Honatx aipatzen duzun aurkezpen gutuna.
@Mendilarre @galaipa @Txillar Halakoen aurrean, ez ahaztu nortzuek daramatzaten urteak eta urteak sekulako ahaleginak egiten informazioa bertatik bertara eta euskaraz emateko: @ttipittapa_erran @Guaixe @mailope @pulunpe...
@galaipa @Txillar Are: urteetan baldintza ikaragarrietan eta sarritan Nafar Gobernua kontra dutela diharduten euskarazko toki komunikabideei 'lankidetza' eskatu diete