Galdera teknikoa: posible dut nire webgunearen hostinga enpresa batekin kontratatua izan eta domeinua beste batekin? edo derrigorrez berdina izan behar du?

Ni momentu honetna axarnetekin nago (guebs-etik hara eraman gintuzten).

Laguntzarik? Gomendiorik?

@arkkuso Posible duzu bai. Bata eta bestearen paneletan datu jakin batzuk sartu beharko duzu. Hemen Namecheap-en adibidea (domeinu enpresa) namecheap.com/support/knowledg

@anamalagon @arkkuso

Nire gomendioa da ahal duzun bezain laster Axarnetetik ihes egitea.

@arkkuso @anamalagon

Beheko solasaldian kontatu genuenagatik ⬇️

Ni Dinahosting-era joan nintzen, eta oraingoz ongi.

tkm.eus/@joxe/1138989159113621

@aazpilikueta eta nola kudeatu dezaket aldaketa? eske justo eskatu dut hostingaren aldaketa (prezio oso altua ordaintzen nuen) eta martxoaren 12an bukatzen zait eta ordurarte dut denbora eguneratzeko, baita domeinua ere. Barkatu, pixkat galduta nabil.

@arkkuso Joe, ba ezin dizut horretan lagundu, prozesu korapilatsua zenez (edo hala iruditu zitzaidan niri) lehengusu batek egin zidalako.

Baina ziur naiz kontratatuko duzun bertze enpresa horrek lagunduko dizula aldaketa egiten.

@aazpilikueta @arkkuso Ni ere Axarneten nago eta aldatzen ari naiz pixkanaka. Hostinga Estatu Batuetako Dreamhostetik Galiziako Dinahostingera ekarri berri dut eta OSO pozik, migrazio guztia haiek egin didate ri-rau. Hain pozik ezen domeinua ere, Axarneten berritu berri neukana, Dinahostingera pasa dut,dena batera izateko.

@aazpilikueta @arkkuso Baina bueno, basikamente, hostinga aldatzen duzunean, hosting berriak balio batzuk emango dizkizu (IP helbide batzuk) eta horiek sartu behae dituzu zure domeinuaren konfigurazioan.

@aazpilikueta @arkkuso eta Axarnet desproposito bat da. Zerbitzu teknikoa=zero.

Joan den urtean Tokikomeko hiruzpalau komunikabideren webguneak jausita izan zituzten astebetez, domeinuak Guebseko makinetatik eurenetara pasatzean akatsak egin zituztelako, eta Axarnet desagertuta egon zen 15 egunez. Emaila erantzun ez, telefonoa ez hartu...

@aazpilikueta @arkkuso Nirekin behin bakarrik jarri dira kontaktuan: azalpenak eskatzeko domeinuaren trasladoa eskatu dudanean. 😬

@joxe @aazpilikueta @arkkuso zenbat etxekolan jartzen du dituzuen... Nik dinahostingen urteak daramatzat web batekin eta primeran. Beste bat guebsetik Axarnetera pasa zidaten eta zuek irakurrita, astelehenean mugituko dut...

@nahiaetaezina @aazpilikueta @arkkuso Nik Axarneten zero problema izan ditut kontu pertsonalekin, eh? Baina ikusita nola atenditu gintuzten lanekoetan arazoak sortu zizkigutenean, ba...

Gainera bueno, Guebsekin nolabaiteko atxikimendua banuen: bertako enpresa zen, euskaraz atenditzen zuten eta tratua super hurbila zen. Axarnetek hori dena ezabatu eta gainera prezioak izugarri igo ditu. Alaporai.

@joxe @nahiaetaezina @aazpilikueta bai ni horrexegatik nuen gueba-ekin! Baina begira dinahosting-era pasako naiz.

PD: axarnetekin .eus domeinua berritzea 50 euro inguru? BZO?

Jarraitu

@arkkuso
@joxe @nahiaetaezina @aazpilikueta Nik ere egun hauetan mugitu dut domeinu bat Dinahostingera. Ionosen zuten (ez da nirea), eta domeinuaren prezioa 96 eurazo.

Migrazia domeinua berritu baino egun bat lehenago hasi nuen, eta esan zidaten beranduegi zela eta ziurrenik atzera botako zutela. Baina azkenean ondo joan da. Gero ulertu nien (ez nago ziur) berritu eta 30eguneko epean ere oraindik egin daitekela, eta dirua itzultzen dutela.

@arkkuso
@joxe @nahiaetaezina @aazpilikueta
Epez kanpo ez dute dirua itzultzen, baina Dinahostingek urtebete luzatzen du iraungitzea bi aldiz epe berdinagatik ez ordaintzeko.

Norbait egoera horretan badago jakiteko. Ni beldurrez eta korrikan ibili nintzen eta!

joe milesker Bingen! Datorren astean kudeatzen saiatuko naiz. Ea ba lortzen dudan! Milesker guztiei <3 @galaipa @joxe @nahiaetaezina @aazpilikueta

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea