@theklan Makina bat parking ere badago...
@gontxatorre zehazki. Itzala eman ahal dizkiegu, adibidez, zentro komertzial guztietako parking guztiei. Baina hor ari gara, borrokan, zereala landu edo energia atera eztabaidarekin.
@theklan Hala da. Eta gero, gainera, aparkalekuen teialtu horien azpian, bertan sortutako argindarrarekin karrgagailuak jarri daitezke, eta jendea energia-komunitateetan antolatuta baldin badago, bertatik kontsumitzeko aukera ere badago.
Beno, eta gero, gure etxe guztien teilatuak daude...
@gontxatorre baina hor ulertzen dut komunitateak egin beharreko gastu bat dela, eta zaila dela hori adostea. Errepideak eremu publiko dira, administrazioak bultzatu dezakeen zerbait da.
Ez dakit zerbaitek ihes egiten didan, ze ez dut horrelako proposamenik ikusi.
@theklan
@gontxatorre Nafarroako Ubidean ere jartzeko bazegoen proiektu bat. Ez dakit azkenean aurrera atera zen.
Kasu horretan gainera plaken itzalak kanalean ur gutxiago lurruntzea ekarriko zuela esaten zuten (asko, gaizki gogoratzen ez badut)
@galaipa @theklan @gontxatorre Ura eta lurruntzearen inguruan hainbat estrategia probatzen dabiltza klima beroak dituzten lekuetan. Honako hau kuriosia da baina badirudi eraginkorra dela. Plastikozko miloika pilotaz aintzira estaltzean datza.
@AxuriBeltza
@theklan @gontxatorre Gaiaz ezer jakin gabe, boteprontoan ez dirudi ideia oso ona ura plastikoz betetzeak, ezta? 😂 Zaborragatik, eta urean izan dezakeen eraginagatik (bideoan ezetz diote, baina...)
Eta ezer jakin gabe hitz egiten jarraituz, zergatik kloratzen dute ura aintziran sartu aurretik, eta ez ondoren? 🤔
@AxuriBeltza
@theklan @gontxatorre Kuriosoa oso bai!