Telebista bere kasa itzali, eta piztu eta itzali hasten zen etengabe. Arazoa egokigailuan egon zitekeelakoan, beste bat erostea pentsatu nuen.

Markaren web dendan ez nuenez aurkitu, bigarren eskuko gauzen online denda batean erosi eta gaur iritsi zait.

Batetik, gustura arazoaren jatorria aurkitu eta konpondu dudalako. Telebista ondo dabil eta pena zen botatzea.

Bestetik, haserre, ordezko piezak aurkitzea baino errazagoa delako zaborretara bota eta berria erostea.
#KonpontzekoEskubidea

@galaipa Adaptadorea, Elhuyar hiztegiaren arabera: hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/ad
Elektrizitateari buruzko nire ezagutzak mugatuak dira. Ulertu dudanagatik etxeko 220 Volteko korrontea telebistak behar dituen 19 Voltera egokitzen du.

@izarobasurko @aldatsa @galaipa gauza hauek mantso doaz. Irakurri dudanagatik (ez dut iturririk eskuhar, barka) suposatzen da hauxe estatuan 2026rako martxan egonen dela. Suposatzen da 😬

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea