Getarian gosaldu dugu, eta interesgarria iruditu zait, karta guztiz elebitan jarri ordez, euskaraz jartzea eta desberdinak diren hitzak soilik itzultzea.
Hala "tomatea", "marmelada", "laranjazko bizkotxoa" ala "txokolatezko bizkotxoa" itzulpenik behar ez dutenez, ez daude bikoiztuta. "Izokina", "gurina" edo "urdaiazpiko iberikoa" parentesi artean itzulita daude irakurtzen ez dakitenentzat (erdaldunentzat).
@Jokin_PA Arratsaldeon deneri.
Baaaa..... neretzako, EUSKARAZ zaudek bi hitz,
" urdai azpiko" eta " zuku".
Beste danak GAZTELERAZ!!!
@Malmai tomate, bizkotxo, guakamole, natural, iberiko, laranja, txokolate--- euskal hitzak dira, maileguak izan ala ez.
@Jokin_PA hitzak dituk gazteleraz. Nola edo hala EUSKARATUTA.
@Malmai Logika horri jarraiki ez dira gaztelerazko hitzak.
Tomate, txokolate edo guakamole náhuatl hizkuntzatik eratorritako hitzak baitira...
Tomate gaztelaniaz, tomate frantsesez, tomate portugesez, tomato ingelesez...
Baina ez, justo tomate euskaraz ez da euskal hitza. Ez du ez hankarik ez bururik
@Jokin_PA Arratsaldeon deneri berriz.
Nola eukiko dik anka eta burua ba.
Ze esan nahi dek , EUSKARA ez dela HIZKUNTZA??
Ez geala gauz EUSKARAZ hitzeiteko, gaztelera gabe???
@Malmai zorte on mailegurik eta hitz eratorririk gabe hitz egiten, edozein hizkuntzatan.
"Tomate" euskara ez dela esateko... zentzugabeko garbizalekeria horrek mesede gutxi egiten dio euskarari.
Ondo izan
@galaipa @Jokin_PA ez dek nere lana, gañea etzekiat, EUSKALTZAINDIA ortakotxe zeok.
Gauz bat dek itzulpena, bestie HIZKUNTZA.
"Tomatie"... EUSKARAZ dek????