Konturatuko zineten oraingo honetan ez dugula irakurtzeko proposamenik eskatu. Zergatik? Nekatu al gara irakurtzeaz? Amaitu al dira euskarazko irakurketa guztiak?

Ba ez.

Ekainean irakurriko dugun liburua :mastodoneus: mastodon.eus-en bertan adostu dugulako izan da!

Hauxe izango da ekaineko irakurketa:

Iraileko zazpi egun paperjale.eus/book/76952/s/ira

Traola #IrailekoZazpiEgun izango da.

@Izaskun
@elegose Aspaldiko partez nik ere irakurriko dut. Liburua eskatuta!

Jarraitu

@Izaskun
@elegose
Berandu, oso, baina irakurri dut

Irakurtzeko errazak diren liburuak gustatzen zaizkit, eta honek oso odo betetzen du: hizkera garbia eta erraza, pertsonaia gutxi, kronologia lineala, atalen luzera egokia. Intriga ere oso ondo mantetzen du.

Ez dakit zergatik, baina nobela beltza izango zela uste nuen. Liburuan ondo sartu arte hilketaren zain nengoen🤣. Gero konturatu naiz fantasia puntua duela. Irakurtzen dudan lehena, beharbada?

@galaipa @elegose berandu inoiz baino hobeto!🤣🤣
Ba ez, fantasia gehiago baltza baino!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea