⌚ Zure erloju adimendunak eta jarduera eskumuturrekoak uste baino askoz informazio gehiago ezkutatzen dizute.
⚠️ Janzteko gailuak egiten dituzten 17 enpresa aztertu dituzte eta ondorioa argia da: oso gutxi errespetatzen dute zure pribatutasuna.
Azterketa irakurri nahi izanez gero, hemen duzu:
📊 Teknologia eramangarrien pribatutasuna: fabrikatzaile nagusien datu-politiken azterketa sistematiko eta bizia https://www.nature.com/articles/s41746-025-01757-1
@desertorea
SensorWatcha darabilt nik. Ez da adimendua, baina bai ohiko erlojuak baino pixkat bat aurreratuagoa.
@galaipa ezagutzen nuen, baina pista galdu nion. 🤣
Esaguzu apur bat gehiago, zer moduz berarekin?
@desertorea Ba egia esan buelta eta buelta oinarrizko erabilera besterik ez diot ematen (Casio normal batek eskaintzen duena)🤣 Gehiago erosi nuen soft/hardware librea darabilen erlojua izateak ilusioa egiten zidalako jeje.
Baina berez baditu aukera guaiak. Erabili ditudan batzuk: tenperatura neurgailua, TOTP aplikazioa, eguzkia sarrera/irteera ordua, ausazko zenbakiak sortzea...
@desertorea Asteko egunein jarraituz.
Aurrekoaren ere saiatu nintzen, baina ez nuen emaitza txukunik lortu. Jatorrizko pantailak 2 karaktere erabiltzen ditu asteko eguna adierazteko. Baina ezin da edozein letra marraztu! Hardwarea ingelesezko egunak adierazteko optimizatuta dago: segmenturen bat falta da, segmentu guztiak ezin dira independenteki aktibatu...
Berriak hiru karaktere ditu, eta segmentu guztiak erabili daitezke (uste dut).
Txorrada bat? beharbada! baina dibertigarria da jeje
@galaipa aizu! Ba buelta bat emango diot. 😅
@galaipa @desertorea Argazki horren Alt-alternatibo baterako ideia:
-Casio!
-Casio!
-Zelan?
-Ondo, ta zu?
-Bueno.
-Zeba?
-Beida…
@galaipa @desertorea Oso interesgarria dena, jatorrizko bidalketa zein Sensorwatchez kontatzen duzun dena. Milesker 🙃
@desertorea
Argazkia hemen!