Bide batez, ez naiz batere azkarra teknologiako kontu hauetan. Nire lehen korreoa Googlekin sortu nuen aspaldi.Gaur egun bertako loturatik askatu nahiko banu. Zeintzuk izan beharko lirateke eman beharko nituzkeen pausoak?

@Gaztarrotz
1) Adibidez, ni.eus-en email bat sortu.
2) Zure GMaileko kontaktu guztiei (eta azkenaldian idatzi dizutenei) helbide berrira idazteko eskatu.
3) GMailen arau bat sortu bertara heltzen den guztia zure email berrira birbidali dezan.
4) Nahi baduzu, zure email berrian sinadura konfiguratu, helbidea aldatu duzula gogoraraziz.
5) Hilabete batzuk barru GMailen araua aldatu eta, birbidali ordez, idatzi duzunari automatikoki erantzun mezua jaso ez dela eta helbide herrira idazteko eskatuz.

@txopi
@Gaztarrotz
Niri hautazko 0.pauso bat gustatzen zait, geldoago joan nahi dutenentzat: Gmail mantendu, baina aplikazioa (ordenagailuan zein mugikorrean) Thunderbirdekin ordeztu. Eta behin erabilerarekin eroso zaudenean hurrengo pausoekin jarraitu.

Aplikazio aldaketak tontakeria dirudi, baina pausoka egiteak laguntzen duela uste dut. Edo niri lagundu zidan behintzat.

Jarraitu

@txopi
@Gaztarrotz
Bide batez, oker ez banago ni.eus-en erregistroa itxita dago.

Nik Dinahosting erabiltzen dut, baina garesti ateratzen da hainbat posta kontu edo domeinu izena beste zerbaitetarako behar ez baduzu.

@galaipa @txopi @Gaztarrotz , esango nuke orain gutxi @Jokin_PA ek ni.eus posta sortu berri duela 🤔 . Talde baterako eskaera egin genuen itxita.zegoenean eta oso jator kontua sortu ziguten. Gaur egun ez dakit nola daon gaia.

@anabasa @galaipa @txopi @Gaztarrotz Webgune bidezko erregistroa itxita dago, bai, baina laguntza@ni.eus helbidera mezu bat bidaliz sortu nuen nik aurreko astean.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea