Norbait hemendik bere zerbitzari propioarekin? Zeinekin kontratatuta duzue? Nik contabo.com/en/

@aldakur guk ere baditugu urte dexente contaborekin eta izugarri gustora gaude

@josuigoa @aldakur nik Digital Oceanekin izan nuen pixelfed. Baina garestia da.

Hetzner ere oso ondo dago.

Orain nire zerbitzuak etxean bertan ditut.

@urtzai @josuigoa @aldakur kontuz Hetznerrekin. Diotenez, alemaniako ostatatzaile honek arau zorrotzak ditu biluztasunari dagokionez, eta zure VPSa ezabatu dezake, adibidez, zure instantzia biluziak edo pornografia partekatzen duen zerbitzari batekin federatuta badago.

Zalaparta sortu zuen fedibertsoan duela urteren bat. Eta ziur Palestinaren aldeko mezuak ere ez daudela ongi ikusiak.

Jarraitu

@xabi
@urtzai @josuigoa @aldakur Ez nuen Contabo ezagutzen. Merkeegia dirudi! Non dago trukoa? jeje

@galaipa @xabi @urtzai @josuigoa Bai, oso merkea da eta nik ere berdina pentsatu nuen. Nik kontratatu nuenean beraien frontenda oso zaharkituta zegoen. 90 hamarkadako diseinua zirudien ta suposatu nuen ez dutela inbertsio asko egiten arlo horretan jaja. Orain dana eguneratu dute.

@aldakur @galaipa @xabi @urtzai @josuigoa Niri ere moskeatu zidan prezioak, espazioa besteek baino ia 10 aldiz merkeagoa zen... Baina probatu nuen, eta 7 urte dira beraienean dudala posta, lainoa, matrix... eta oso ondo.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea