RE: mastodon.social/@freakonometri

Bueno, ba sasoi ona da gogorarazteko komeni dela, teknologia eremuan bereziki, Estatu Batuetako produktu eta zerbitzuetatik ihes egitea. #Amazon, #Apple, #Meta, #Google, #Microsoft, kreditu txartel eta nazioarteko dori transferentzia sistema handiak... den-denak daude #Trump dementearen aginduak betetzera behartuta.

Adibidez, eguneroko bizitza ezinezko egitea Estatu Batuek egindako gehiegikeriak aztertzen dabiltzan nazioarteko epaileei.

Jarraitu

@joxe
Kreditu txartelenarekin. Azkenaldian Internet bidez ordaintzean saiatzen naiz Bizum bidez egiten (gero eta leku gehiagotan onartzen dute). Bizumek ez dauka polemika ezagunik, ezta? Edo hobeto beharrean gaizki ari naiz? Badakizue?

@galaipa Esango nuke saiatzen ari direla, bai, AEBek kontrolatutako kreditu sistemen alternatiba gisa posizionatzen, baina niri ere xehetasunak falta zaizkit. Europar Batasuna 'euro digitala' izeneko zerbait ezarri nahian dabilela irakurri dut nonbait. Ikusitakoak ikusita behar urgentea da.

@joxe @galaipa
Bai, aurten aldaketak omen datoz.

Nik hau irakurri nuen. Europako Herrialde arteko ordainketa tresna izan daitekeela aurten, herrialde bakoitzak bere ordainketa tresna erabilita, Hego Euskal Herrian eta Espainiar Estatuan, Italian eta Portugalen Bizuma mantenduz, eta Ipar Euskal Herrian eta Frantziar Estatuan, Alemanian, Belgikan eta Herbereetan Wero aplikazioa erabiliz jarraitzen. Eta bai, euro digitalaren garapenean lagundu dezake operazioak.

xataka.com/empresas-y-economia

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea