RE: mastodon.eus/@euwikipedia/1158

Ea norbaitek lagundu ahal didan.

Nik mugikorra euskaraz dut, eta, lehen, googlen zerbait bilatzean wikipedia beti euskaraz agertzen zitzaidan (Google ere euskaraz bainuen).

Orain google ekiditen dut, eta DuckDuckGo erabili. Zerbait bilatzean, adibidez, "Itoiz, Udako sesioak", gaztelaniazko wikipedia agertzen zait (bestela, normalean ingelesezkoa). Ez dago formarik DDG-n aldatzeko, ezta?

Zuek zein bilatzaile erabiltzen duzue?

@Jokin_PA nik DuckDuckGo erabiltzen dut eta Wikipediako esteka nahi badut, normalean:

'Bilatu nahi dudana, Wikipedia EU' erabiltzen dut; horrela batzuetan zuzenean Euskarazko Wikipedian irakurtzen dut.

@bertol Bai... imajinatzen det ohitura hartzea dela.
Askotan, zer dakit nik, herri baten izena bilatzen dut eta Wikipedia ateratzen zait, baina normalean lehen esteka ingelesezkoa da...

@Jokin_PA @bertol Duckduckgok ez du euskara hizkuntza lehenetsi bezala. Arazoa hori dela USTE dut. duckduckgo.com/settings

@doublemauler @bertol baii, horregatikan galdetu dizuet ea zuek zer erabiltzen duzuen... azkenean google ekiditen dut baina batzuetan google erabiltzenndut errazago topatzen ditudalako gauzak...

Jarraitu

@Jokin_PA
@doublemauler @bertol Nik ere DDG erabiltzen dut, baina iruditzen zait azkenaldian asko kaxkartu dela, ez nabil batere pozik. Askotan Googlen bukatzen dut, nahiz eta hor ere nabaritzen den AA kazkaztea.

Hori bai, DDGn zuzenean euskarazko wikipedian bilatzeko "!weus bilatu-nahi-dudana" idatzi daiteke. Oso erabilgarria da zehazki wikipedian bilatu nahi duzunean.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea