Eta Ubarretxenak hemen aipatzen duen "plazak behin-behinean emandatzea"-ren kontua ere ez dut ulertzen (eta epaileak ere ez, nik uste): aurrematrikula aurrematrikula da, gero plazak mugatuak dira eta notaren araberako hurrenkeran aukeratzen dute ikasleek, agortu arte. Plaza kopurua zertarako handitu? Salaketa jarri dutenei zuzenean esleitzeko? Zeren eta euskarako nota kontuan hartu gabe (edo igota) ere, nork daki nahi zutena ikasteko plaza iritsiko litzaiekeen??

Dakienak berantzu: aurrematrikula egiterakoan notaren arabera uzten dizute bat ala beste? Mugaren bat egon liteke, baina ez plaza kopuruaren berdina, zabalagoa baizik, ezta?

@protoeuskaldun
"Gutxieneko nota" ikasketa horretarako azken plaza eskuratu duen ikaslearen nota besterik ez da.

Aurrematrikula egitean aurreko urteko notak erreferentzia bezala balio du, baina ez du mugatzen zeinetan aurrematrikulatu zaitezken.

Ikasketa bakoitzean aurrematrikulatutako ikasle guztiak notaren arabera ordenatu, eta plaza kopuruak markatzen du zenbat sartuko diren.

Pixkat luzatzen da hainbat ikasketatan eman dezakezulako izena, itxaron zerrendak, etab, baina funtsean hori da.

@protoeuskaldun
Hori esanda, ez dut ulertzen nola edo zein irizpideren arabera handituko dituzten plaza kopuruak.

Beraien nota ohiko plazetan sartutako azkenaren gainetik badago plaza kopurua handituko dute? Ez dakit

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea