Eta Ubarretxenak hemen aipatzen duen "plazak behin-behinean emandatzea"-ren kontua ere ez dut ulertzen (eta epaileak ere ez, nik uste): aurrematrikula aurrematrikula da, gero plazak mugatuak dira eta notaren araberako hurrenkeran aukeratzen dute ikasleek, agortu arte. Plaza kopurua zertarako handitu? Salaketa jarri dutenei zuzenean esleitzeko? Zeren eta euskarako nota kontuan hartu gabe (edo igota) ere, nork daki nahi zutena ikasteko plaza iritsiko litzaiekeen??
@protoeuskaldun
"Gutxieneko nota" ikasketa horretarako azken plaza eskuratu duen ikaslearen nota besterik ez da.
Aurrematrikula egitean aurreko urteko notak erreferentzia bezala balio du, baina ez du mugatzen zeinetan aurrematrikulatu zaitezken.
Ikasketa bakoitzean aurrematrikulatutako ikasle guztiak notaren arabera ordenatu, eta plaza kopuruak markatzen du zenbat sartuko diren.
Pixkat luzatzen da hainbat ikasketatan eman dezakezulako izena, itxaron zerrendak, etab, baina funtsean hori da.
@galaipa @protoeuskaldun horregatik moskeatzen nau EHUk plaza berriak zabalduko dituela irakurtzeak. Non sortuko ditu? Zenbat? A posteriori? Zangano hauen erabakien arabera?
@protoeuskaldun
@txerren Gainera ikusi behar benetan EHUn ikasi nahi duten...