Zure operadoreari galdetu beharko zenioke ea PPPoE eta SIP autentikaziorako datuak ematen dizkizun. Horrela bada, ez dago arazorik zuk nahi duzun routerra konfiguratzeko. Ez badizkizute ematen eta saltseroa bazara badaude ateratzeko moduak 😈
Badago jendea aldatu nahi izaten duena routerraren erabateko kontrola eduki ahal izateko baina konexioaren erabilera arrunta egin behar baduzu eta WiFi-ak ongi funtzionatzen badizu, ez duzu aldatu beharrik

Eskerrik asko @zital !
Beno galdetuko diet, pena @izarkom lehenago ezagutu ez izana, @somconnexio -ekin hasi nintzen eta orain dela gutxi pasa didate router hau.... Denbora dudanean jarriko naiz honekin! Mila esker! @agaraialde

Jarraitu

@izaro
@izarkom ek oraindik ez dugu etxeetan interneta eskaintzen, mugikorra bakarrik, baina epe motzean hasiko gara etxeetan interneta eta telefono finkoa eskaintzen. Zerbitzu horiek sare libreen gainean soilik eskainiko ditugunez, motelago goaz horiekin baina esan bezala, epe motzean hasiko gara.
@zital @somconnexio @agaraialde

@urtzai
Gasteiz+Lautada eta Laudio izango dira ziurrenik Araban lehendabiziko lekuak, ondoren Aiaraldea osora zabaltzeko...
@izarkom @izaro @zital @somconnexio

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea