@izarkom ba al dago aukerarik horrelako router batekin fibra jarraian entxufatzeko, zuok emandako routerra ordezkatzeko?

eskerrik asko

amazon.es/AVM-Fritz-Box-5590-A

Jarraitu

Kaixo @zital
Begiratu egin beharko genuke ea router hori goiburuetako Huawei OLTekin bateragarria den, baina printzipioz ez dugu uste. Guk dakigunez Huawei, Nokia/Alcatel eta ZTE daude homologatuta goiburu horientzat eta Ubiquitiren Ufiber Nano G-k ere funtzionatzen du perfil egokiarekin.
Routerra aldatu nahi izanez gero, egokiena marka horietako ONT bat jarri eta ondoren nahi den router neutroa jartzea litzateke, baina honek arazotxo bat dakar, horrela telefono finkoa desgaitu egiten dela...

@izarkom gaur egun horrela daukat, zuok emandako routerra bridge moduan daukat, eta nire router neutroa daukat sarea gobernatzeko, baina gailu bat kendu nahiko nuke.

Bide batez, lan orduetan erantzun mesedez, eskerrik asko zuon lanagatik, animo!

@zital
Argibide edo laguntza gehiago nahi izan ezkero, idatz zuzenean Arretara eta talde teknikoa zurekin harremanetan jarriko da. Ongi izan!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea