Kaixo @zital
Begiratu egin beharko genuke ea router hori goiburuetako Huawei OLTekin bateragarria den, baina printzipioz ez dugu uste. Guk dakigunez Huawei, Nokia/Alcatel eta ZTE daude homologatuta goiburu horientzat eta Ubiquitiren Ufiber Nano G-k ere funtzionatzen du perfil egokiarekin.
Routerra aldatu nahi izanez gero, egokiena marka horietako ONT bat jarri eta ondoren nahi den router neutroa jartzea litzateke, baina honek arazotxo bat dakar, horrela telefono finkoa desgaitu egiten dela...