Euskal Herrian Euskarazek eta Izarkomek lankidetza hitzarmena sinatu dugu.

Izarkom eta Euskal Herrian Euskarazen ustez, euskarak biziberritze osoa behar du eta horretarako ezinbestekoa da gizartearen esparru guztietan presente egotea, baita azpiegitura teknologikoetan, komunikazioetan eta eguneroko zerbitzuetan ere.

izarkom.eus/hitzarmena-ehe/

Prime Time Media produktorak ekoizten dituen ETB ZUZENEAN saioentzako internet azpiegituraz Izarkom arduratuko da.

Urkiolako San Antonio Erromeria izan zen lehena; luzerako elkarlana izan dadila!

🔴⚪️ GORA SANFERMINAK!

Sanfermin jaiak direla eta, @goiener @izarkom eta @ehkom@mastodon.eus-en Iruñeko bulegoa itxita egongo da uztailaren 6tik 14ra.

Bitartean, ohiko bideetatik jarri zaitezkete gurekin harremanetan.

Ondo pasa jaiak! 😉 ⚡

Zer eduki behar dugu kontutan mugikorrarekin atzerrira bagoaz?

• Begiratu zein roaming-eremutan dagoen bidaiatzen dugun herrialdea.
• Atzerrian ezingo ditugu gure datu mugikor guztiak erabili.
• Erresuma Batua (Ingalaterra, Eskozia, Gales eta Ipar Irlanda) 4. eremuan dago (garestiagoa)
• Kontuz Andorra eta Suitzan edota beraien mugetatik gertu bazaude), izugarri garesti atera dakizuke.

Zalantzarik izatekotan lasai asko galdetu.

Izarkom eskolako hamargarren eta azken saioan Kriptomoda eta diru digitalari buruz mintzatu gara Alex Lopez, Koop-eko kidearen laguntzarekin. Hurrengo astean emizioa, ez galdu haukera: 

🗓️  Asteazkena (E24) 19:00 eta 21:00etan

📺 HamaikaTB

!

Izarkom Kooperatiba Elkartearen 2026ko Ohiko Batzar Orokorra ospatzen ari gara Bilboko bulegoan.

Gipuzkoako Eskola Txikien jaia ospatuko dute igandean Zizurkilen.
Izarkomek internet konexioa jarri du bertan, bokatak eta pintxoak online eskatzeko aukera izan dezazuen.

Ondo Pasa!

Bai Euskarari sarien banaketan izan gara gaur, Pasaiko Albaolan.

Zorionak Mendiak eta Herriak, Puntueus eta Euskal Monetari, merezitako saria hirurena. @puntueus @baieuskarari

Kriptomoda eta diru digitala 🤑

Diru digitala egunero erabiltzen dugu, baina ezezaguna da. Askok kriptotxanponekin nahasten dute, baina horien %99a espekulazio hutsa da. %1ak, ordea, helburu sozial eta funtzionalak ditu. Horri buruz hitz egingo dugu eko en laguntzarekin.

Izena emateko edo/eta eskolako beste saioak ikusteko ➡️ izarkom.eus/izarkom-eskola/







@HamaikaTb
@enpresabidea
@reaseuskadi

Faxismoaren aurrean ☢️ borroka digitala.

Sare sozialetan gorputza, ideiak eta sentimenduak jartzen dituztenekin solastu gara Izarkom eskolako azken aurreko saioan. @maidergalardi eta @maialenarteaga -rekin oldarraldi erreakzionarioari buruz, sare komertzial vs fedibertsoaren dikotomiaz eta elkar zaintzearen beharraz mintzatu gara besteak beste.

Eskerrik asko parte hartzeagatik, eta bereziki, erasoen gainetik ere, ezkertiarron, feministon, iraultzaileon,... ahotsa izan eta defendatzeagatik!

Kideak Izarkomez, Izarkom kideez bezain harro.

Aupa Haitz, bide luzea egin dezazula Mihiluzen.

Besarkada hestu bat Jotas eta Israelek atxilotu dituen Global Sumud Flotillako beste kide guztiei.

Eutsi lagunak, zuekin gaude!

CIFP Plaiaundi LHII eta IZARKOM Koop.Elk. lankidetza Hitzarmena sinatu dugu

Azken bizpahiru urtetan Izarkom Telekomunikazio Kooperatibak eta Plaiaundi Lanbide Heziketako institutuak jardun ezberdinetan topo egin dugula ikusita, aurrera begira bide hau elkarren alboan egiteko hitzarmena sinatu dugu bi erakundeok.

Mila esker Izarkom komunitateko kide izateagatik!

ESNARGI Eskoriatzako Energia Berriztagarrien Komunitate bat da, Eskoriatzan sortutakoa, ingurumenarekiko eta gizartearekiko arduratik abiatuta. Mugimendu honek iraunkortasunean, elkarlanean eta jasangarritasunean oinarritutako kultura komunitario bat sustatzen du, etorkizun hobe baterantz bidean.

ESNARGI Izarkomeko kide da!
Zu zeren zain zaude?

🚩 Maiatzeko Izarkom eskola gorriz tindatuta dator. Ultraeskuinari eremu digitalean aurre egiteko lubakiaren beste aldean dagoen borroka hurbilagotik ezagutuko dugu @maidergalardi eta @maialenarteaga laguntzarekin. Ez galdu!

📢 izarkom.eus/ekitaldiak/faxismo

Mila esker Axuri Beltza Kultur Elkartea Izarkom komunitateko kide izateagatik!

Axuri Beltza Kultur Elkarteak sormen proiektuak bultzatzen ditu, sortzaile berrien lanak zabaldu, kultur arloko esperimentazioa eta ikerketa duten proiektuak garatu, kezka kulturalak eta sozialak agertzen dituzten proiektuak babestu, diziplina artistiko ezberdinen arteko uztarketak eta elkarlanak garatu.

Axuri Beltza Izarkomeko kide da!
Zu zeren zain zaude?

📢 Aurreko astean Euskal Fedibertsoaz aritu ginen @ueu_orokorra -ko @Ziharae -en laguntzarekin. Asteazken honetan emititzen da saioa @HamaikaTb -en 19:00etan eta 21:00etan. Ez galdu aukera!

➡️ izarkom.eus/izarkom-eskola/

Iazko itzalaldi handitik urtea bete den honetan, manifestu kolektiboaren egile eta sinatzaileok, bestelako ekonomia eredu bat eta herri alternatiba eraldatzaileak aldarrikatu ditugu, sare burujabe, iraunkorrak, demokratikoak eta partehartzaileak lortzeko.

Olatukoop, Udalbiltza, REAS Euskadi, ELA, LAB, Etxalde, ESK, Joxemi Zumalabe Fundazioa, Ekhilur, EH KOM, Talaios, Koop57, BAM (Burujabetzaren aldeko mugimendua), Butroi bizirik, Euskonet Elkartea, Goiener, Izarkom

Mila esker Izarkom komunitateko kide izateagatik!

Kult Parnasoa Gernikan kokatutako kultur elkarte eta gune alternatibo bat da. Musika kontzertuak, ekitaldiak eta bestelako kultura jarduerak antolatzen ditu, batez ere rock eta hardcore eszena sustatuz.
Gernikako Lekuek Festibala bezalako ekimenetan parte hartzen du, herriko kultur bizitza aktibo mantenduz. 

Kult Parnasoa Izarkomeko kide da!
Zu zeren zain zaude?

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea