Aupa Iban!
Argi gorri horrek potentzia optikorik ez dagoela adierazten du. Begiratu mesedez ea routerretik pareteko kaxara doan zuntz kablea ongi konektatua dagoen bi aldeetan edo nonbait pitzatuta dagoen.
Dena den, bihar goizean zurekin harremanetan jarriko gara eta matxura partea irekiko dugu lehen bait lehen konpondu dadin.
Ondo izan!
Gaur asteartea da. Asteartero bezala @izarkom.en zerbiztu guztiak lanean, topera.
@AVU_Osoro
Ez genuen zure toot-a ahaztuta, e?! Ba jakin 2000 kidetara iristeko punttu-punttuan gaudela!! Udazken hasieran, kideen mugarri honez gain beste gauza pare bat ere ospatuko ditugu!!
#AdiSeinaleari!
Aupa Jaikibel Konpainia!
Sekula ez zarete borroka honetan bakarrik egongo!
#Jaizkibel #nierejaizkib elekin
@zital
Atzo 20.30ak aldera zerbitzariak itzali genituen momentu batez eguneratze batzuk instalatzeko... Agian momentu horretan izango zen?
@GariGaraialde @agaraialde
Zuntz sare propio eta askea ezarri dugu euskal herrigintzarako gune nagusietako bat den Martin Ugalde Kultur Parkean, #herrigintza eta #TelekomunikazioBurujabetza uztartuz. #AdiSeinaleari #SareAskeakHerriLibreBatean
@zital
Konponduta!
Milesker abixuarengatik!
Sarea geureganatu, multinazionalen zain egon gabe https://www.argia.eus/aktualitatearen-gakoak/2021/sarea-geureganatu-multinazionalen-zain-egon-gabe
@argia|k "Gakoak 2021: Burujabetzak askatasunera bidean" liburuxka kaleratu berri du https://bideoak.argia.eus/videos/watch/5a5940d1-8b84-43b8-9de5-89c984ee913e
Beste artikulu askoren artean, @larbelaitz lagunak "Menpekotasunaren kontzientziak astintzeko" izeneko artikulu zoragarria idatzi du burujabetza teknologikoaren gaiari helduz https://www.argia.eus/fitxategiak/aktualitatearen-gakoak/Gakoak2021.pdf
Erosi nahi baduzue https://azoka.argia.eus/produktua/gakoak-2021-burujabetzak/
#PantailakEuskaraz ekimenarekin elkarlan hitzarmena sinatu dugu. Honen bidez, beraien jarduera aurrera eramateko telekomunikazio baliabideak jarri eta plataforma digitaletan eta Interneten orohar euskararen presentzia bultzatzeko konpromezua hartzen dugu
https://labur.eus/Db7Bf
Kasu! Datorren larunbatean 11.00etatik aurrera KARMELAn
izango gara
#BilbokoGazteTopaketak.en, herri gisa #TelekomunikazioBurujabetza zergatik eta zertarako behar dugun azaltzen.
Zatoz!
#AdiSeinaleari
Milesker bioi batzarrean parte hartzeagatik! Gauza gehiago eta hobeak egingo ditugu denon artean, bai horixe!!
#AdiSeinaleari
Ze gustura gaur Errekaleorren, @izarkom -en asanbladan. Gardentasuna espero nuen, baina azalpenen zehaztasunak, hurrengo pausuak aurreikusteko gaitasunak, taldearen sendotasunak... asko poztu nau. Segi horrela!!
Gogoratu nahi dizuegu datorren larunbatean (Ekainak 5), @izarkom kooperatibako Batzar Orokorra dugula Gasteizko Errekaleor Auzo Askean.
Parte hartu nahi duzuenok (on-line edo bertara joanda) izena eman behar duzue azpiko formularioa erabiliz
https://www.izarkom.eus/batzar-orokorra/
Bidasoaldeko Ekonomia Sozialaren 1. Foroa.
@izarkom .eko @atxamart kooperatibagintzara noiz eta nola gerturatu ziren azaltzen
#ElkarlaneanEkonomiaSozialaBultzatzeko
5- Bazkideen artean #EtengabekoPrestakuntza.n parte hartzeko aukera zabalduko dugu.
6- Ikasleei praktika eta prestakuntza dualerako aukera eskainiko diegu.
7- Lankidetza #Ikasenpresa eta #Urratsbat programetan Gizarte Ekintzailetza Kooperatiboa sustatzeko.
Irungo @fpbidasoa.rekin #LankidetzaHitzarmena sinatu dugu.
1- Ikastetxeko baliabideak erabiltzeko aukera izango dugu.
2- @izarkom.ek hitzaldiak emango dizkie ikasleei.
3- Arlo teknikoan elkarlanean arituko gara.
4- @fpbidasoa.k langileoi #EtengabekoPrestakuntza eskainiko digu.
Euskal Herriko telekomunikazio kooperatiba - Euskal Herrian telekomunikazio eredu aske eta eraldatzailea sortuz