Erakutsi berriagoak

Zatoz gurekin 1313 km KORRIKA egitera.

Gurekin korrika egin nahi baduzu, goiz esnatu beharko duzu. 04:40etan gerturatu beharko duzu Bidasoa Auzoko Punnta gasolindegira.

Euskara gara!

Aupa @okerreko

Hori esan behar genizun, dagoeneko CGNATetik kanpo duzula konexioa...

Hurrengoan zer edo zer behar izanez gero lasai idatzi.

Ongi izan!
@galaipa @porru

Zorionak Ainara M. eta Asier A,

Zuek izan zarete Abadiñoko Gazte Topagunerako 2 bonu bikoitzen irabazleak.

e-posta bidez jarriko gara zuekin harremanetan.

Izarkom (r)en bultzada

🔴 Korrika 24 | Prest zaude Goienerren aurtengo lehen lekuko-hartzerako?
➡️ IRUÑEA
📍 Iturrama
🕑 14:24
@izarkom kooperatibarekin eskuz esku! 🤝

Zatoz @izarkom eta @goiener .k elkarrekin hartu dugun 772 km KORRIKA egitera.

13:30tan gerturatu zaitezke Kale Berrian dugun bulegora edota 14:15etan Barañain etorbideko 3 zenbakiaren parean, San Zernin ikastetxearen aurrean.

Euskara Gara!

Kaixo @okerreko
Zure konexioa CGNATetik ateratzeko prozesua abiatu dugu, baina arlo teknikoak asteburuan lanik egiten ez duenez, astelehenean hartuko dute gaia.
Ongi izan!
@galaipa
@porru

Hasi da Korrika! 🏃‍♀️ ♥️

Atzo hasi zen euskararen aldeko ekimenik erraldoiena. Izarkometik Atharratzeko hasiera ekitaldia eta 29an Bilboko amaiera jaia antolatzeko @AEK_eus -k behar duen internet azpiegitura guztia bermatzeko lanean ari gara.

Horrez gain, hainbat kilometro ditugu hartuta eta horietan elkarrekin korrika egitera animatu nahi zaituztegu:

➡️ IRUÑEA -Goienerrekin batera- > 26/03/22 > 772km
➡️ IRUN > 26/03/24 > 1313km
➡️ BILBO > 26/03/29 > 3387km

Bazatoz?

Gaur hasiko da 2 urtez zain izan gaituen 24. KORRIKA
Atharratzen 15:30tan emango zaio hasiera eta bertako irudiak mundu guztira hedatuko dira Izarkomek Atharratzen muntatu duen telekomunikazio azpiegitura baliatuz.

Parisko Komunaren urteurrena dela eta, Herri gobernantzak ospatu eta aldarrikatzeko jai eguna dugu gaur Izarkomen.

Urgentziazko arreta eskariak artatuko ditugu soilik.

Izarkomek Hego Euskal Herrian, gutxieneko soldata propioa ezartzeko eta soldatak hobetzeko deitutako greba orokorrarekin bat egin du eta gure arreta bide guztiak itxita egongo dira.

Urgentzia duen arazo bat baduzu, beti bezala, 693 922 997 zenbakira SMS bat bidali eta gu jarriko gara zurekin harremanetan.

Gutxieneko soldata hemen erabaki
LGS 1.500€
Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko

Izarkom (r)en bultzada

Atharratzen eta Maulen egun osoko festa antolatu dute Korrikaren lehen egunerako. Ostegunean, hilaren 19an, abiatuko da 24. Korrika, 15:30ean. Egun osoko festa izango da, goizean, Atharratzen, eta arratsaldean, Maulen: Korrika txikia, txaranga, kontzertuak... b.eus/c8613582DL

Zer da nazio ikuspegia?
Adibidez, Lapurdi, Zuberoa eta Behe Nafarroako herriko bozen inguruan @kanaldude k egingo duen zuzeneko saioa Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroan ikusi ahal izatea Begizta plataformaren bidez.
izarkom.eus/begizta

Mila esker
Izarkom komunitateko kide izateagatik!

Eragintza Kultur Erakundea aisialdia heziketa eta gizarte-eraldaketarako tresna gisa ulertzen duen erakundea da. Balioetan oinarritutako jarduera hezitzaile eta komunitarioen bidez, pertsonen garapen integrala eta gizarte parte-hartzaile, inklusibo, feminista eta euskalduna sustatzen ditu.

Eragintza Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?

📣 Atzoko Izarkom eskolan izan genuen hizpide -ren eskutik: Pertsona eta herri askeagoak helburu, ezinbesteko tresna digital alternatiboak.

Datorren asteazkenetik aurrera ikusgai 📺 @HamaikaTb
Gainontzeko saioak eta izen emateak: izarkom.eus/izarkom-eskola/

Gaur @ELAsindikatua eta @LABsindikatua rekin elkartu gara, M17ko grebarekin bat egiten dugula adierazi eta gure kide guztiei M17ko mobilizazioetara gehitu daitezen eskatzeko.

Mila esker Izarkom komunitateko kide izateagatik!

Emaisiak Emakumeen Elkarteak Emakumeen trebakuntza indartu eta bultzatu nahi ditu aisialdiaren eta esku-hartze soziokulturalaren esparruetan, eta aisialdia eta esku-hartze soziokulturalaren esparruetan emakumearen egoeraren inguruko ikerketa sozioiogikoak egin.

Emaisiak Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?

Izarkom (r)en bultzada

Parisko Komunan izan zen erakunde feminista nabarmen bat 'Union des femmes pour la défense de Paris et les soins aux blessés' izenekoa: fr.wikipedia.org/wiki/Union_de

Gaur artikulua euskarara ekarri nahi dut. #Wikigaldera @euwikipedia @theklan Zer da hobeto erakunderaen izen originala mantentzea, frantsesez eta esanahia itzultzea, edo erakundearen izena euskaratzea, horrela erabili ez bada ere?

#Wikilanak #Martxoak8

BESTE MUNDU BAT FEMINISMOTIK
Munduaren luze-zabalean gerra, desberdinkeria eta askotariko indarkeriak nagusi diren testuinguru bete-betean iritsi gara beste urte batez martxoaren 8ra, eta urtero bezala, Euskal Herriko Mugimendu Feministako kideok arrazoiak soberan ditugu kalera ateratzeko. Gure herri eta auzoetan ere lurreratzen baitira indarkeria horiek guztiak.

Adi egon zure inguruko mobilizazio eta bestelako deialdietara.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea