Faxismoaren aurrean ☢️ borroka digitala.
Sare sozialetan gorputza, ideiak eta sentimenduak jartzen dituztenekin solastu gara Izarkom eskolako azken aurreko saioan. @maidergalardi eta @maialenarteaga -rekin oldarraldi erreakzionarioari buruz, sare komertzial vs fedibertsoaren dikotomiaz eta elkar zaintzearen beharraz mintzatu gara besteak beste.
Eskerrik asko parte hartzeagatik, eta bereziki, erasoen gainetik ere, ezkertiarron, feministon, iraultzaileon,... ahotsa izan eta defendatzeagatik!
Jakin berri dugunez legez kanpo atxilotuta zeuden Flotillako ekintzaile guztiak Ktzioteko espetxetik askatu omen dituzte, eta parte-hartzaile gehienak Ramon aireportura eramaten ari dira herrialdetik kanporatzeko.
Software askea herri libre batean
Software librearen helburu nagusia ez da kostuak murriztea soilik, teknologia modu irekian, gardenean eta elkarlanean erabili ahal izatea bermatzea baizik
https://www.enpresabidea.eus/berrikuntza/software-askea-herri-libre-batean_2234945_102.html
CIFP Plaiaundi LHII eta IZARKOM Koop.Elk. lankidetza Hitzarmena sinatu dugu
Azken bizpahiru urtetan Izarkom Telekomunikazio Kooperatibak eta Plaiaundi Lanbide Heziketako institutuak jardun ezberdinetan topo egin dugula ikusita, aurrera begira bide hau elkarren alboan egiteko hitzarmena sinatu dugu bi erakundeok.
Dopamina dosia sare sozialetan, arreta diru bihurtzeko. Informazioa ugaria eta doakoa izan arren, gizakion denbora eta arreta gaitasuna mugatuak dira. Hori dela eta, plataforma digitalak, komunikabideak eta markak erabiltzaileen arreta bereganatu, mantendu eta diru bihurtzeko lehian ari dira etengabe. https://b.eus/7b91fbdeDL
Mila esker #esnargi Izarkom komunitateko kide izateagatik!
ESNARGI Eskoriatzako Energia Berriztagarrien Komunitate bat da, Eskoriatzan sortutakoa, ingurumenarekiko eta gizartearekiko arduratik abiatuta. Mugimendu honek iraunkortasunean, elkarlanean eta jasangarritasunean oinarritutako kultura komunitario bat sustatzen du, etorkizun hobe baterantz bidean.
ESNARGI Izarkomeko kide da!
Zu zeren zain zaude?
🚩 Maiatzeko Izarkom eskola gorriz tindatuta dator. Ultraeskuinari eremu digitalean aurre egiteko lubakiaren beste aldean dagoen borroka hurbilagotik ezagutuko dugu @maidergalardi eta @maialenarteaga laguntzarekin. Ez galdu!
📢 https://www.izarkom.eus/ekitaldiak/faxismoaren-gorakada-eta-borroka-digitala/
#adiseinaleari #telekomunikazioburujabetza #izarkomeskola #faxismoa #borrokadigitala
Mila esker Axuri Beltza Kultur Elkartea Izarkom komunitateko kide izateagatik!
Axuri Beltza Kultur Elkarteak sormen proiektuak bultzatzen ditu, sortzaile berrien lanak zabaldu, kultur arloko esperimentazioa eta ikerketa duten proiektuak garatu, kezka kulturalak eta sozialak agertzen dituzten proiektuak babestu, diziplina artistiko ezberdinen arteko uztarketak eta elkarlanak garatu.
Axuri Beltza Izarkomeko kide da!
Zu zeren zain zaude?
📢 Aurreko astean Euskal Fedibertsoaz aritu ginen @ueu_orokorra -ko @Ziharae -en laguntzarekin. Asteazken honetan emititzen da saioa @HamaikaTb -en 19:00etan eta 21:00etan. Ez galdu aukera!
➡️ https://www.izarkom.eus/izarkom-eskola/
#telekomunikazioburujabetza #Izarkomeskola #adiseinaleari #fedibertsoa #saresozialak #saresozialdigitalak
Itzali Sistema, Piztu Alternatibak! ⚡️
Atzo, apirilak 28ko 12:33ko itzalaldi handiaren urteurrenean, argi geratu zen berriro ere: sistema honek ez ditu ez bizitzak, ez lurraldeak, ez etorkizuna zaintzen. Horregatik, sistema itzali eta bizitza erdigunean jarriko duten alternatibak pizteko garaia da.
Burujabetzaren, elkarlanaren eta eraldaketa ekosozialaren aldeko ahots kolektiboarekin bat egin genuen atzo. ✊
Info +: https://piztualternatibak.eus/
Iazko itzalaldi handitik urtea bete den honetan, manifestu kolektiboaren egile eta sinatzaileok, bestelako ekonomia eredu bat eta herri alternatiba eraldatzaileak aldarrikatu ditugu, sare burujabe, iraunkorrak, demokratikoak eta partehartzaileak lortzeko.
Olatukoop, Udalbiltza, REAS Euskadi, ELA, LAB, Etxalde, ESK, Joxemi Zumalabe Fundazioa, Ekhilur, EH KOM, Talaios, Koop57, BAM (Burujabetzaren aldeko mugimendua), Butroi bizirik, Euskonet Elkartea, Goiener, Izarkom
Euskal Herriko telekomunikazio kooperatiba - Euskal Herrian telekomunikazio eredu aske eta eraldatzailea sortuz