🏆 @argia sarien 2023ko Interneteko saria Mastodoneko euskal komunitateentzat izan da:
▪️Mastodon.eus @iametza, @AzkueFundazioa, Laborategia.eus, @puntueus eta @Talaioskoop|en artean martxan jarrita
▪️Mastodon.jalgi.eus @izarkom@mastodon.jalgi.eus-ek abiatua
🔴 Interneteko Argia Saria euskal Mastodon komunitateentzat! Sare sozial libreak eta euskaldunak dira mastodon.jalgi.eus eta mastodon.eus komunitateak. #argiasariak
Zorionak hemengo toot-lari guztiei!
Kaixo @AVU_Osoro ! Ez dizugu oso ongi ulertzen non txertatu nahi dituzun Pixelfed edo Mastodonen sinboloak... Adibide bat ematerik?
Kaixo @AVU_Osoro !
Guk ez dugu arazorik nabaritzen. Fedilab, Tusky eta Mastodon app ofizialarekin frogatu dugu eta arazorik gabe ikusten ditugu bideoak pantaila osoan.
Agian zure mugikorraren zerbait izango da??
Aupa @AVU_Osoro
Jakinarazpenak desgaituta genizkian eta ez genian hire mezua ikusi... Sentitzen diagu. Gaitu diagu jada txapa!
Txango bat Fedibertsotik https://www.sarean.eus/txango-bat-fedibertsotik/
Gaurko gai nagusia #IrulegikoEskua ikusirik, https://mastodon.eus-ek egin duen #sorioneku emojia gehitu dugu gure emojien bildumara
Erabiltzaileren batek soilik euskarazko mezuak ikusi nahi izanez gero,bere kontuaren ezarpenetan hizkuntzaren inguruko iragazki bat sortzeko aukera ematen da.
mastodon.jalgi.eus instantziaren hizkuntza euskara da, ondorioz, bertako erabiltzaileak euskaraz jardutera animatzen ditugu. Bide beretik ere, administrazio taldeak (@kudea) euskaraz soilik bidaliko ditu mezu eta erantzunak. .
Haatik, erabiltzaileren batek beste hizkuntzaren bat erabili nahi izan ezkero, ez zaio horretarako mugarik jarriko, baina kontutan izan dezala bertako hizkuntza euskara dela.
Kaixo @iayestaran !
Bertako arauetan jartzen dugun moduan, Jalgi instantziako hizkuntza euskara da eta aurrerantzean ere hala izatea nahi dugu.
Haatik, ulertzen dugu Fedibertsoan hizkuntza ugari erabiltzen direla eta beste instantzia batetako norbaitekin mezu truke bat izanez gero, ziurrenik euskara ez den beste hizkuntza bat erabiliko dugula horretarako. Hortaz, Jalgi instantzian euskaraz toot-atzera animatzen dugu jende guztia, baina ez da beste hizkuntzak erabiltzea "zigortzen".
https://mastodon.jalgi.eus instantzia aipatzen ez bada ere,
Twitterretik at bada biderik https://www.berria.eus/paperekoa/1859/028/001/2022-11-10/twitterretik-at-bada-biderik.htm
@galaipa
4.0.0 bertsioa argitaratzeko zain gaude. Kaleratu bezain pronto eguneratuko dugu gure instantzia.
Ongi izan!
https://mastodon.jalgi.eus instantziaren kudeatzaile taldea