oihan (r)en bultzada

Aizue, hasiberri baten zalantza tontoa: erabiltzaile bat instantzia batean baino gehiagotan egon daiteke, eta mezu zehatz bat honetan edo hartan argitaratu?

Ze demagun egunen batean idatzi nahi dudala eskoziar futbolaz, edo Estatu Batuetako hauteskundeez, edo katalanaren dialektologiaz... (hirurak ala hirurak adibide guztiz, er... fikziozkoak) eta halakoak agian beste zerbitzari batzuetako jendeari botatzeak zentzu handiagoa dauka "nirean" baino 🧐

Kaixo ta eskerrik asko jarraitzen hasi zaretenoi! Oraindik ez diot honi neurria hartu, baina pentsatu dut hobe zela txoritxoa hondoratu aurretik hastea. Ea zer moduz.

(hemen ere ez dago editatzeko botoirik, ezta?)

mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea