Jarraitu

Gaztetan gehien markatu ninduten 3 diskak, 94-95-96 urteetan argitaratuak. Orduan gutxien entzun nuenak nauka gaur egun harrapatuen....

At-i hainbeste buelta eman nizkionez gaur egun asko kostatzen zait entzutea, emozionalki sekulako egurra ematen dit...abesti denak buruz kantatzen!

@nizuzuzunini Gauza bera gertatzen zait: bere garaian kiskalitako diska gutxi batzuk iltzatuta geratu zaizkit eta tarteka berriz entzuteko BEHAR gorria datorkit (zehazki, urtero praka motzak lehen aldiz jartzearekin batera Offspring-en Ixnay on the Hombre eta lehen elurtearekin Numen-en Galdutako Itxaropenaren Eresia), baina gehienak erraustu nituen. Garai batean epel uzten ninduten batzuk, aldiz, barruan ernatu zaizkit, adbdz, Dut-en Askatu korapiloa. Bitxia diskoen bizia...

@bixardune

Neri Askatu Korapiloa gogorregia egin zitzaidan, ilunegia. Gainera garaitsu hortan inflexio handia ekarri zidan bst diskak maitemindu ninduen: Ill Comunication, Beastie Boys. Eta mundu berri 1 ezagutu nuen...

@nizuzuzunini
Oso disko onak atera ziren urte haietan, esan ozenkin haietako asko. Nik hiru horiek etengabe entzun nituen, eta ditut.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea