Gaztetan gehien markatu ninduten 3 diskak, 94-95-96 urteetan argitaratuak. Orduan gutxien entzun nuenak nauka gaur egun harrapatuen....

@nizuzuzunini Gauza bera gertatzen zait: bere garaian kiskalitako diska gutxi batzuk iltzatuta geratu zaizkit eta tarteka berriz entzuteko BEHAR gorria datorkit (zehazki, urtero praka motzak lehen aldiz jartzearekin batera Offspring-en Ixnay on the Hombre eta lehen elurtearekin Numen-en Galdutako Itxaropenaren Eresia), baina gehienak erraustu nituen. Garai batean epel uzten ninduten batzuk, aldiz, barruan ernatu zaizkit, adbdz, Dut-en Askatu korapiloa. Bitxia diskoen bizia...

Jarraitu

@bixardune

Neri Askatu Korapiloa gogorregia egin zitzaidan, ilunegia. Gainera garaitsu hortan inflexio handia ekarri zidan bst diskak maitemindu ninduen: Ill Comunication, Beastie Boys. Eta mundu berri 1 ezagutu nuen...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea