Jarraitu

Ez dut hemen honen inguruko elkarrizketarik ikusi ez zait iruditzen gai txikia denik...

labur.eus/LSn8s

Eta lotuta beste hau:

labur.eus/mw9g8


@porru Umeen garapenean, kirolerako sarbidean, sozializazioan... garrantzi handia duelako Eskola Kirolak, ez baitu kontuan hartzen ez ikasleen maila ekonomikoa, ez beraien kirol maila ez besterik, denei aukera emanez kirol ezberdinak ezagutzeko eta probatzeko.

@nizuzuzunini egia, enun hola pentsatu, segregazioik gabekoa da

@porru @nizuzuzunini
Zenbait gurasok guztora hartu dute ba Epaileraren erabakia -tabernan entzuna-: "Bazen garaia! koñazo bat da Eskola kirolera eramatea haurrak!"
Okerrera goazela ohartu ere egin gabe!! Ze pena!!

@Izenbe @nizuzuzunini

Eskola kirolak baditu gauza onak ta gauza txarrak. Nei ezitzaiten gustatzen hainbeste jendekin kirola itea derrigortuta eotea, ta kirolzaleak etzian lagun askoi erez.

@porru @Izenbe
Ulertzen dut hala izatea; nei etzizaidan kirola gustatzen! 😅
Hala ere guraso moduan eta nire umeen eskolako errealitatea ikusita onura gehiago ikusten dizkiot kalteak baino. Egia da lehen urtea dudala eskola kirolean, ta igual 6. mailara iristean kokoteraño eongo nazela, baina bueno...

@Izenbe @porru
Umeak eskola kirolera eramatea efektibamente PEÑAZO 1 da, baina bestelako peñazo asko onartzen ditugu kexa ttiki edo batere kexarik gabe.
Etengabe interes partikularra interes orokorraren gainetik jartzen ari gea,(orokortzen ai naz) nik nerea eta besteak hor konpon!

@nizuzuzunini Eskola kirolari eskerrak kirol berriak ezagutzen dituzte, rolak ber definitzen dira (futbol sakrosantutik kanpo, zure kidearen laguntza beharko duzu beste kirolen batean...), sikomotrizitatearentzat ona da, Gipuzkoak du populazio/elite kirolari proportzio oso altua (bai badakit, garrantzitsua kirola eta osasuna da ez elitea).

@nizuzuzunini nik zazpi urte jarraian eman ditut nire semeak eskola kirolara eramaten, eta uste dut ez dituela programaren helburu nagusiak betetzen: kirolik egiten ez duen haurrak egin gabe jarraitzen du eta oso oso kirol berri gutxi probatzen dituzte (gurean urtero futbola beti izan da derrigorrez egin beharreko 3 kiroletako bat). Badakit eskualdeen arabera antolaketa ezberdina dela, agian gure esperientzia besterik ez da, baina Donostialdean zabaldutako sentsazioa hori dela uste dut…

@uimaz ulertzen dut, nahi ez duenak ez du egingo, noski, baina egiteko beste biderik ez duenari asko emango dio.
Eta horrek merezi du.
Ez da perfektua (oso urruti dago) baina beste ezer baño hobe baderitzot, behintzat.
Agian 2 urte barru beste eritzi 1 izango dut, baina oraingoz horrela ikusten dut gaia

@nizuzuzunini zentzu horretan ados nago, aukerak eskaini behar dira. Derrigortzearena da argi ez dudana. Eta bizitza familiarra ere baldintzatzen du, neketik hitz egiten dut nik, baina nire semeek primeran pasa dute beti

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea