Ez dut hemen honen inguruko elkarrizketarik ikusi ez zait iruditzen gai txikia denik...

labur.eus/LSn8s

Eta lotuta beste hau:

labur.eus/mw9g8


@nizuzuzunini nik zazpi urte jarraian eman ditut nire semeak eskola kirolara eramaten, eta uste dut ez dituela programaren helburu nagusiak betetzen: kirolik egiten ez duen haurrak egin gabe jarraitzen du eta oso oso kirol berri gutxi probatzen dituzte (gurean urtero futbola beti izan da derrigorrez egin beharreko 3 kiroletako bat). Badakit eskualdeen arabera antolaketa ezberdina dela, agian gure esperientzia besterik ez da, baina Donostialdean zabaldutako sentsazioa hori dela uste dut…

Jarraitu

@uimaz ulertzen dut, nahi ez duenak ez du egingo, noski, baina egiteko beste biderik ez duenari asko emango dio.
Eta horrek merezi du.
Ez da perfektua (oso urruti dago) baina beste ezer baño hobe baderitzot, behintzat.
Agian 2 urte barru beste eritzi 1 izango dut, baina oraingoz horrela ikusten dut gaia

@nizuzuzunini zentzu horretan ados nago, aukerak eskaini behar dira. Derrigortzearena da argi ez dudana. Eta bizitza familiarra ere baldintzatzen du, neketik hitz egiten dut nik, baina nire semeek primeran pasa dute beti

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea