Bufa, behin bakarrik jaso ditut #tigreeltxoa​ren ziztadak. Esperientzia gogoangarria, benetan be :(

Jarraitu

@joxe lasai, ohituko zara. Nik 2001ean Napolin ezagutu nituen, ta ordutik trauma daukat, gauean "ññññiiiiiiiii" entzutean pizten den trauma

@nizuzuzunini ez, ez, benetan, sekula ez dut botikarik erabili behar izan eltxoen ziztaden ondorioetarako, ordura arte, zelako mina! #sokorri

@joxe osti, erreakzio kontuak badira ya umoreak tarte gutxi! Animo ta zaindu!

@nizuzuzunini ez bueno, sekula ikusi gabeko ubeldu erraldoiak, gogor-gogorrak eta kriston min-azkure-erre sentsazioa, gaina badakizu, hazka egin eta infekzioa areagotu ta... bueno, koadro bat

@joxe joño, nik Napoliko hartan martxotik uztailera batazbeste 25 "hozka" inguru nituen gorputzean baina ez zidaten azkure handiaz aparte bestelakorik eragin... Animo Joxe! 💪

@nizuzuzunini Aurten momentuz ondo, e? 'Enkontronazoa' duela pare bat urte izan zen eta joer, flipatu egin nuen tigretxoekin!

@blanca_urgell Aber, ezeeetz, hori aspaldi pasatu zitzaidalaaa, baina kontuz ibiltzeko Uribe KOsta aldera joanez gero, han ere tigre eltxoak topatu omen dituzte eta 😃

@joxe Ados. Iaz izan nuen ziztada erraldoi bat gogoratu dit. Tigre hori ez ote zen... 😖

@joxe @blanca_urgell Hari honetako hizkuntzalariaren komodina erabilita.... 'eltxo tigrea' beharko luke, Joxe! 🤯

Animalia izenetan daukagun morokil handiena 😅😅

Eltxo tigrea
Kakalardo errinozeroa
Muskuilu zebra
Hontz gabiraia
...

@asarasua benetan?

Ai ama, ubelduekin nahiko ez, eta gianera buruko minak! 🙂

Eta ELTXIGRE edo holako zeozer adosten badugu?

@nizuzuzunini ÑIÑIÑIÑI erantzuteak zeozertarako balioko du? Igual horrela uxatu daitezke.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea