Bufa, behin bakarrik jaso ditut #tigreeltxoaren ziztadak. Esperientzia gogoangarria, benetan be :(
@joxe lasai, ohituko zara. Nik 2001ean Napolin ezagutu nituen, ta ordutik trauma daukat, gauean "ññññiiiiiiiii" entzutean pizten den trauma
@joxe joño, nik Napoliko hartan martxotik uztailera batazbeste 25 "hozka" inguru nituen gorputzean baina ez zidaten azkure handiaz aparte bestelakorik eragin... Animo Joxe! 💪
@nizuzuzunini Aurten momentuz ondo, e? 'Enkontronazoa' duela pare bat urte izan zen eta joer, flipatu egin nuen tigretxoekin!
@joxe @nizuzuzunini Ai ene! Zaindu! 😘
@blanca_urgell Aber, ezeeetz, hori aspaldi pasatu zitzaidalaaa, baina kontuz ibiltzeko Uribe KOsta aldera joanez gero, han ere tigre eltxoak topatu omen dituzte eta 😃
@joxe Ados. Iaz izan nuen ziztada erraldoi bat gogoratu dit. Tigre hori ez ote zen... 😖
@blanca_urgell kontuuuuuuz
@joxe @blanca_urgell Hari honetako hizkuntzalariaren komodina erabilita.... 'eltxo tigrea' beharko luke, Joxe! 🤯
Animalia izenetan daukagun morokil handiena 😅😅
Eltxo tigrea
Kakalardo errinozeroa
Muskuilu zebra
Hontz gabiraia
...
@asarasua benetan?
Ai ama, ubelduekin nahiko ez, eta gianera buruko minak! 🙂
Eta ELTXIGRE edo holako zeozer adosten badugu?
@asarasua @joxe @blanca_urgell Raba kalamarra ahaztu gabe.
@EduLartzanguren @asarasua @blanca_urgell Esadazu drag queen baten izena dela, mesedez
@joxe @asarasua @blanca_urgell Nahi duzunerako erabil dezakezu.
@nizuzuzunini ez bueno, sekula ikusi gabeko ubeldu erraldoiak, gogor-gogorrak eta kriston min-azkure-erre sentsazioa, gaina badakizu, hazka egin eta infekzioa areagotu ta... bueno, koadro bat