Jarraitu

"Zertzea" edo "halakotzea" kontzeptu lauso bezain interesgarriak. Hiztegietan al daude? Nola esaten dira zuen euskalkietan? Eta beste hizkuntzetan?

@txikillana
Polita da 'zertu'. Askotan, baina, 'zeratu' erabiltzen du jendeak. Zorioneko -a (ez)itsatsiak zoratu egiten gaitu euskaldunok...

Inguruko hizkuntza erromantzeek ez dute parekorik, ezta?

@alkarterri Hemen Lekeition, "zertu"z gain "holakotu" ERE erabiltzen dute, oso barregarria da jende nagusia batez ere "zerak holakotzen" hasten denean. Erromantzeetan nik ez dut parekorik ezagutzen, aditzetan behintzat. Sustantiboak bai, Uruguayeko "coso" (zera) adibidez.

@txikillana
Bai, 'coso' hori gaztelaniazko 'esto' bezalakoxea izango da.

Aditzetan, ordea, ahalmen berezia dauka euskarak, inguruko (gainerako) hizkuntzek ez bezala, nik uste.

Esaterako, 'etxeratu', 'bertokotu', 'bilboratu', 'halakotu', 'gulakotu', 'denadelakotu' eta enparauak ez dira hiztegian azaltzen, baina joko handia ematen dute berbeketan.

Aukeran, 'oiertu' edota 'robertotu' ere oso erabilgarri izan litezke... 😂 😂 😂

@alkarterri @txikillana Asko agertzen dira (izen berezietatikoak ez, horiek milaka izan bailitezke, eta gramatikari dagozkio lexikoari bainoago)

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea