Hara! "Zertu" badago Elhuyar Hiztegian https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu_es/zertu
@alkarterri Hemen Lekeition, "zertu"z gain "holakotu" ERE erabiltzen dute, oso barregarria da jende nagusia batez ere "zerak holakotzen" hasten denean. Erromantzeetan nik ez dut parekorik ezagutzen, aditzetan behintzat. Sustantiboak bai, Uruguayeko "coso" (zera) adibidez.
@alkarterri @txikillana Asko agertzen dira (izen berezietatikoak ez, horiek milaka izan bailitezke, eta gramatikari dagozkio lexikoari bainoago)
@txikillana
Bai, 'coso' hori gaztelaniazko 'esto' bezalakoxea izango da.
Aditzetan, ordea, ahalmen berezia dauka euskarak, inguruko (gainerako) hizkuntzek ez bezala, nik uste.
Esaterako, 'etxeratu', 'bertokotu', 'bilboratu', 'halakotu', 'gulakotu', 'denadelakotu' eta enparauak ez dira hiztegian azaltzen, baina joko handia ematen dute berbeketan.
Aukeran, 'oiertu' edota 'robertotu' ere oso erabilgarri izan litezke... 😂 😂 😂